Kylian Mbappé
Kylian Sanmi Mbappé Lottin (Paris, 1998 abenduaren 20a), Kylian Mbappé edo soilik Mbappé bezala ezagunagoa, futbol jokalari profesionala da. Real Madril taldean jokatzen du aurrelari bezala, LaLiga EA Sportsen. Oso txikitatik interesa erakutsi zuen futbolarekiko. Bere jokalari gustukoenak Ronaldo eta Zinedine Zidane eta Cristiano Ronaldo dira.[1]
Kylian Mbappé | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Kylian Mbappé Lottin | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Paris, 1998ko abenduaren 20a (26 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Frantzia Kamerun | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Lehen hizkuntza | frantsesa | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Familia | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Aita | Wilfrid Mbappé | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Ama | Fayza Lamari | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Haurrideak | ikusi
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | frantsesa gaztelania ingelesa | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | futbolaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | aurrelaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Kirol zenbakia | 9 10 | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Pisua | 73 kilogramo, 75 kilogramo | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 185 zentimetro | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jasotako sariak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
kylianmbappe.com | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Transfermarkt, futboleko merkatuan espezializatutako web-orriaren arabera, 180 milioi euroko balioa du, Jude Bellinghamekin eta Erling Haalandekin munduko jokalari baliotsuenaren postua duelarik. Horrez gain, frantziarra munduko jokalari onenetarikotzat jotzen da gaur egun. Bere driblinagatik, abiaduragatik, baloiaren kontrolagatik eta potentziagatik nabarmentzen da.
2024-2025 denboralditik aurrera, Paris Saint Germainekin kontratua bukatu ondoren, Real Madrilekin jokatuko du. 2029.urterarteko kontratua sinatu du Mbappék talde madrildarrarekin.
Bizitza pertsonala
aldatuWilfried Mbappé eta Fayza Mbappé-ren seme da, Kamerun eta Aljeriako jatorria du, baina familiak jatorri afrikarra badu ere, Mbappé futbolari frantziarra da.
Ibilbidea
aldatuTxiki-txikitatik futbolarekiko interesa erakutsi zuen Mbappék. 2015eko abenduaren 2an debutatu zuen, Frantziako lehenengo mailan. Monakoko hasiberri gazteena bihurtu zen 16 urterekin, Thierry Henryren marka gaindituz. 2016ko otsailean, bere lehen gola lortu zuen Troyesen aurka, eta partidua irabaztea lortu zuten (3-1). 17 urte zituen orduan, eta honen ondorioz Monakoren historiako golegilerik gazteena bihurtu zen. Mbappék lehen hat-trick-a abenduaren 2016an lortu zuen. 1997tik Sonny Andersonen ondoren ez zegoen beste Monakoko jokalaririk hat-trick bat lortu zuenik denbora tarte horretan. Bihurtu zen Karim Benzemaren ondoren, UEFA Champions Leagueko golegile frantses gazteena izan zen.
Hainbat taldek adierazi zuten hura kontratatzeko interesa, eta ondoren, abuztuan Mbappéren lagapena ofizial egin zen, Paris Saint-Germain Football Clubera, 2017-18 sasoiaren amaieran 180 milioi euroko nahitaezko erosteko aukerarekin. Bere estreinaldian, PSGko kamisetarekin gol bat egin zuen FC Mentzren aurka. Denboraldi bikain bat egin eta gero, PSG-k falta zen dirua ordaindu zuen, eta Neymar eta Cavanirekin batera PSGren kamiseta defendatu zuen 2017tik.
2018ko urriaren 7an lau gol sartu zituen partida bakarrean, Olympique Lyonen aurka. Denboraldi hartan 30 gol sartu zituen, 1990ean Jean-Pierre Papinek lorturikoa berdinduz.
Selekzio nazionala
aldatuBehe mailak
aldatuFrantziarekin bi mailatan izan da internazionala: azpi-17 eta azpi-19 mailetan, hain zuzen. Kylianek 2014ko irailean debutatu zuen selekzioarekin, Ukraniaren aurka. 2015ean ez zuen selekzioan parte hartu eta 2016an selekziora bueltatu zenean, azpi-19 kategorian, profesional gisa bere lehen minutuak izan zituen. Kategoria baino urte bat gutxiago zeukan orduan.
Lehiaketa | Emaitza | Partidak | Golak |
---|---|---|---|
Europako azpi-19ko lehiaketa erronda (UEFA 2016) | Klasifikatua | 3 | 2 |
Europako azpi-19ko lehiaketa( UEFA 2016) | Irabazle | 5 | 5 |
Absolutua
aldatu2017ko martxoan, Frantziako selekzio handira joateko deitu zioten. Martxoaren 25an, 18 urterekin bakarrik debutatu egin zuen Frantziako selekzioarekin. Bigarren jokalari gazteena bihurtu zen Frantziako kamiseta babesten.
Lehiaketa | Emaitza | Partida(k) | Gola(k) |
---|---|---|---|
2018ko Munduko Txapelketa | Irabazle | 7 | 4 |
2020ko Eurokopa | Jokatzeke |
Estatistikak
aldatuKlubetan
aldatuKluba | Herrialdea | Denboraldia | Ligan | Kopa
nazionalak |
Txapelketa internazionala | Bestelakoak | Guztira | ||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Part. | Gol | Asist. | Part. | Gol | Asist. | Part. | Gol | Asist. | Part. | Gol | Asist. | Part. | Gol | Asist. | |||
AS Mónaco | Frantzia | 2015-2016 | 11 | 1 | 1 | 2 | 0 | 0 | 1 | 0 | 1 | 0 | 0 | 0 | 14 | 1 | 2 |
2016-2017 | 29 | 15 | 11 | 6 | 5 | 3 | 9 | 6 | 0 | 0 | 0 | 0 | 44 | 26 | 14 | ||
2017-2018 | 1 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 1 | 0 | 0 | 2 | 0 | 0 | ||
Guztira klubean | 41 | 16 | 12 | 8 | 5 | 3 | 10 | 6 | 1 | 1 | 0 | 0 | 60 | 27 | 16 | ||
PSG FC | Frantzia | 2017-2018 | 27 | 13 | 7 | 9 | 4 | 6 | 8 | 4 | 3 | 0 | 0 | 0 | 44 | 21 | 16 |
2018-2019 | 29 | 33 | 9 | 6 | 2 | 3 | 8 | 4 | 5 | 0 | 0 | 0 | 43 | 39 | 17 | ||
2019-2020 | 20 | 18 | 7 | 6 | 6 | 5 | 10 | 5 | 6 | 1 | 1 | 0 | 37 | 30 | 18 | ||
2020-2021 | 31 | 27 | 7 | 5 | 7 | 1 | 10 | 8 | 3 | 1 | 0 | 0 | 47 | 42 | 11 | ||
2021-2022 | 35 | 28 | 19 | 3 | 5 | 1 | 8 | 6 | 6 | 0 | 0 | 0 | 46 | 39 | 26 | ||
2022-2023 | 34 | 29 | 6 | 1 | 5 | 1 | 8 | 7 | 3 | 0 | 0 | 0 | 43 | 41 | 10 | ||
2023-2024 | 29 | 27 | 7 | 6 | 8 | 3 | 12 | 8 | 0 | 1 | 1 | 0 | 48 | 44 | 10 | ||
Guztira klubean | 205 | 175 | 62 | 36 | 37 | 20 | 64 | 42 | 26 | 3 | 2 | 0 | 308 | 256 | 108 | ||
Real Madril | Espainia | 2024-2025 | |||||||||||||||
Ibilbide osokoa | 246 | 191 | 74 | 44 | 42 | 21 | 74 | 48 | 27 | 4 | 0 | 0 | 368 | 283 | 124 |
Selekzioa
aldatuSelekzioa | Urteak | Guztira | |
---|---|---|---|
Part. | Golak | ||
Azpi-17 | 2014-2015 | 2 | 0 |
Azpi-19 | 2015-2017 | 11 | 7 |
Absolutua | 2017- | 42 | 16 |
Karrera osokoa | 55 | 23 |
Lorpen indibidualak
aldatuLorpenak | Urtea |
---|---|
Azpi-19 UEFA-ren txapelketako taldean zegoen. | 2016 |
Hilabeteko jokalaria Ligue 1-ean. | 2017 |
Urteko Taldean Ligue 1-ean. | 2017 |
Urteko jokalari gazten hoberena UNFP-ren ustez. | 2017 |
Txapeldun txapelketaren taldean. | 2017 |
Izendatua FIFA/FIFPro Worlda XI. | 2017 |
Golden Boy saria | 2017 |
Irabazitako tituluak
aldatu(2016-2017 denboraldiaren amaieran eguneratua).
- 2016-2017 denboraldian Ligue 1 txapelketa irabazi zuen Monaco FC taldearekin.
- 2016-an txapeldun gelditu zen azpi-19 (Frantzia) taldearekin UEFA lehiaketan.
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu