Léon Larribau
Léon-Jean-Aimé Larribau[1][2] (Angelu, 1889ko martxoaren 2 – Louvemont, Lorrena, 1916ko abenduaren 31) Euskal Herriko errugbilaria izan zen. Lehen Mundu Gerran hil zuten; bere omenez Biarritz Olympique taldearen estadioari ofizialki Léon Larribau izena ipini zioten.
Léon Larribau | |||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Angelu, 1889ko martxoaren 2a | ||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Lapurdi, Euskal Herria | ||||||||||||||||||||||||||||||
Heriotza | Mosa, 1916ko abenduaren 31 (27 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | hamabosteko errugbilaria | ||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | uztartze-erdilaria | ||||||||||||||||||||||||||||||
Zerbitzu militarra | |||||||||||||||||||||||||||||||
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra |
Biografia
aldatuJean Larribau eta Alexandrine Prudeten semea, Angelun jaio eta Biarritzen bizi zen. Lanbidez zapatagina zen.
Errugbi jokalaria, Erdi Melée postua okupatzen zuen eta bere pase luzeengatik famatua zen. Taldeei dagokienez 1912 arte Periguerseko (Okzitania) CA Périgueuxen eta geroago Biarritz Olympiquen aritu zen; gerrara deitu zutenean ekipoko kapitaina zen. Frantziako selekzioan jokatzeko ere aukeratu zuten baina gerrak zapuztu zuen bere errugbilari ibilaldia.
Lehen Mundu Gerrara deitua, sarjentua zelarik 1916an Louvemonten (Meuse, Lorrena) hil zuten. Larribau hil zen herria Verdunetik hurbil dago; hilabete horietan gerrak milaka hildako eragin zituen eskualdean eta herria erabat suntsituta geratu zen. Louvemont gerra amaitu eta gero, sarraski izugarriak gogoratzeko ez berreraikitzea erabaki zen zazpi herrietakoa da[3]. Verdungo Glorieux izeneko "nekropoli nazionalean" lurperatuta dago, 2816 hilobian.
Gerran erakutsitako adoreagatik Croix de Guerre kondekorazioa eman zioten[4]. Léon Larribauk Biarritz Olympiqueren estadioari izena eman zion, 1953tik Aguilera kiroldegiaren izen ofiziala "Léon Larribau estadioa" baita.
Palmaresa
aldatuFrantziako selekzioarekin
aldatu- 7 aldiz aukeratuta 1912tik 1914ra; 1913an hegal posizioan jokatu zuen.
- Entsegu 1 (3 puntu).
- Bost Nazioen Torneoan hiru urtez segidan parte hartu zuen; 1912ko lau partidetan jokatu zuen.
Bibliografia
aldatu- Godwin, Terry: Complete Who's Who of International Rugby (Cassell, 1987, ISBN 0-7137-1838-2).
Erreferentziak
aldatu- ↑ Erreferentzia Lehen Mundu Gerran hildako biarriztarren zerrendari buruzko blog honetan.
- ↑ Iturriek nahasmen handia erakusten dute ustezko Jean eta Léon anaiei buruz; ikerketa sendoenen arabera izen osoak eragindako konfusioa da eta pertsona bakarraren aurrean gaude. Kasua aztertzen duen Rugby et rugbymen pendant la Grande Guerre web orria (eta hurrengoa[Betiko hautsitako esteka] irakurri.
- ↑ Village détruit de Louvemont (55), Chemins de mémoire webgunean.
- ↑ MémorialGenWeb[Betiko hautsitako esteka].
Ikus, gainera
aldatuKanpo loturak
aldatu- (Frantsesez) Lehen Mundu Gerran hildako biarriztarren zerrenda.
- (Ingelesez) Larribau Scrum.com webgunean.
- (Frantsesez) Larribauren fitxa MémorialGenWeb gunean.