Laguntza:Sarrera berriak


Wikipediako laguntza
Artikuluak idatzi...

Sarrera berriak
Nola aldatu
Estekak
Kategoriak

Wikipediako hitzarmenak...

Estilo gida
Politikak
Sinadura

Ikus, gainera...

Laguntza
Proba orria

Wikipedian sakontzeko >>

Artikulu berri bat sortu nahi? Animo, hainbat lankide gaituzu horretan laguntzeko! Hastea oso erraza da eta pixkanaka gauzak ikasiko dituzu. Artikulu berri bat hasi baino lehen, idatzi nahi dugun gaia dagoeneko existitzen den edo ez begiratuko dugu. Artikulu hori existitzen bada, informazioa orri horretan bertan sar dezakezu, ez da beharrezkoa beste artikulu bat hastea.

Artikulua existitzen ote den bilatu

aldatu

Artikuluko gaiak antzeko izenak eduki ditzake eta, beraz, egin probak goiko eskuineko bilaketa koadroan: sartu gaiak izan dezakeen izeneko hasierako letrak, eta ikusi Wikipediaren aplikazioak zer proposatzen dizun. Pare bat bilaketa egin ondoren, esperotako emaitzarik agertzen ez bada, aurrera! Badirudi ez dela existitzen.

Artikulu berria dela egiaztatu ondoren, izenburua aukera dezakezu. Artikulu berri bat sortzerakoan, ondorengoa kontuan izan behar duzu:

  • Aukeratzen duzun izenburuak garrantzi handia du.
  • Akatsak saihesteko, Erakutsi aurreikuspena botoia erabili, gorde baino lehen.
  • Gogoratu Wikipedia zer den eta zer ez den.
  • Bakarrik probak egin nahi badituzu, erabili proba orri orokor bat lehenago, edo zeurea.

Lotura gorrietatik abiatuz

aldatu
Artikulu bat sortzeko bideo tutoriala erraz eta labur


Wikipediaren ezaugarrietako bat artikulu batetik bestera igarotzeko erraztasuna da, barne loturak baliatuz. Hitzen bat gorriz ikusten baduzu (hau bezala), horrek esan nahi du izenburu horrek oraindik ez duela artikulurik eta hura sortzeko konbitea duzu.

Lehenengo aldiz esteka gorri bat duzunean, klikatzean edizio koadrora sartuko zara, eta hura, lehenetsita, Wikitestu moduan aldatuko duzu ("Sortu iturburua"); aldiz, aldaketak egiteko Ikusizko Editorea erabili nahi baduzu (modu erraza), klikatu goiko eskuinaldeko "Sortu" fitxan.


 
Sortu eta Sortu iturburua fitxen bidez, aldaketak egiteko modua aukera dezakezu


Ikusizko Editoreko Lotura menua

aldatu

Joan edozein artikulutan goiko fitxetara eta klikatu "Aldatu"; aldatzeko modu horri Ikusizko Editorea deitzen zaio. Behin orria kargatu duenean, joan uneko artikuluan sortu nahi duzun artikulura lotura egingo duen hitzera eta hautatu. Hautatu duzunean, joan   lotura ikonora goiko menu barran (edo Ctrl+K), eta hasi idazten nahi duzun artikulua. Artikulua existitzen bada, proposamenak egingo dizkizu; aldiz, horrelakorik ez badago, zeuk idatzi artikulu berriaren izena eta sakatu "Egina" botoian. Hartara, lotura gorri bat sortuko da hautatutako hitzean, eta orain bertan klikatu besterik ez duzu artikulu berria idazten hasteko!


 
Testu gorriak esan nahi du hautatu duzun hitz horrek ez duela sarrerarik Euskarazko Wikipedian, sortu gabe dagoela; ondorioz, Ikusizko Editoreak antzekoak diren aukera batzuk proposatuko ditu


Goiko eskuineko bilaketa koadroa

aldatu

Beste modu bat bilaketa koadroa erabiltzea da (ikus hemen hari buruzko artikulua), askotan baliatzen den aukera. Idatzi bilaketa koadroan bilatu nahi den artikuluaren izena, artikulu guztietan goian eskuinean dagoena (lotura hau ere baliagarria duzu), eta horrek emaitzarik ematen ez badu, jarraitu lotura gorria, eta hasi idazten. Izenburuak soilik idatzi, inolako artikulurik gabe (adibidez: etxe ongi; etxea gaizki; ikus wikipediako politikak), eta letra larriak beharrezkoak direnean baino ez erabili (izen-deiturak, estatu izenak, hiriburuak, eta abar). Horrela, errazago izango da beste orrietatik lotzea.


 
Goiko menu barraren irudi bat: eskuinean bilaketa koadroa du


Azpiko bilaketa koadroa

aldatu

Hona hemen artikulu berriak sortzeko tresna bat. Azpiko koadroa edo goiko eskuineko bilaketa koadroa berdin-berdin erabil ditzakezu. Artikulua existitzen ez bada, lotura (esteka) gorri bat sortzen da eta, bertan klikatuz, edizio koadroa irekiko da. Listo! Has zaitezke lanean... Artikulua hartara sortzeak badu eragozpentxo bat: artikulu umezurtz bat da, beste artikulurik ez delako hara estekatzen; ondorioz, zuk berariaz sortu behar dituzu loturak beste artikulu batzuetatik bertara (ikus ezker zutabeko "Honanzko lotura duten orriak" beste zein artikulutara estekatzen den jakiteko).

Beraz, artikulu oso jakin bat sortzeko asmoa ez baduzu, egokiena da lotura gorrietatik hastea, dagoeneko beste artikulu batera estekatuta (lotuta) dagoelako eta errazagoa izango da bertara sartzea.


Edonork idatz dezake Wikipedian!
Izenburua:
eta klikatu "Artikulua sortu" botoia.


Iradokizunen zerrenda

aldatu

Eskatutako artikuluak orrian badago lotura gorri mordo bat egiteko: hortik abia zaitezke zein artikulu sortu argi ez baduzu, eta lagundu nahi baduzu. Loturak nola egiten diren laguntza orri honetan ere ikas dezakezu.

URL bidez

aldatu

Badago beste modu bat sarrerak sortzeko: helbide osoa (URL) arakatzailean idaztea. Gutxitan erabiltzen da, errazagoa baita lehendabizi Euskarazko Wikipediara sartzea eta bilaketa barrutik egitea. Artikulu berria ez dagoela adierazteko, mezu hau azaltzen da lehenetsita. URL bidez egiteko, ondorengo sintaxia erabili behar duzu:


*http://eu.wikipedia.org/wiki/Artikulu_berria


Idatzi jarri nahi duzun izenburua Artikulu_berriaren ordez, eta hitz bat baino gehiago baditu, erabili tarte hutsen ordez _ azpimarra. Sakatu arakatzaileko Joan botoia edo lupa (edo gezia), eta orri berria agertuko da. Bertan, klikatu lotura gorrian, eta editatzeko bi aukera (modu) izango dituzu: Wikitestua edo Ikusizko Editorea. Hurrengo pausoetarako, ikus goian edo artikuluak aldatzen ikasteko orria.

Hizkuntzen arteko lotura baten bidez

aldatu

Beharbada ez duzu euskaraz aurkitu nahi duzun gaiari buruzko artikulurik, eta Wikipediako beste hizkuntza batera joan zara. Irakurtzen ari zarela, ideia ona iruditu zaizu artikulu hori edo haren zati bat euskaratzea. Zer egin orduan? Beste hizkuntza batean badagoenez, ezkerreko zutabeko "Hizkuntzak" atalean, beheren dagoen hizkuntzaren azpian baduzu "Aldatu loturak" esteka.

Bada, klikatu hor, eta Wikidatara sartuko zara. "Wikipedia" atalean, ia behean eta ezkerraldean, Wikipedian artikulu horretaz dagoen hizkuntza zerrenda ikusiko duzu. Klikatu "Aldatu", hautatu zaborrontzi ikonoaren ezkerrean dagokion EU hizkuntza kodea, eta idatzi artikulurako nahi duzun izena. Klikatu "Argitaratu" eta sortu duzu artikulua! Orain klikatu gainean eta ireki edizio koadroa, egin aldaketak, eta argitaratu!

Hizkuntzen arteko lotura batetik (interwiki ere deituak) abiatuz emaitza berdina da (artikulua existitzen ez bada).

Orri hutsak sortzen

aldatu

Sarrera berriak eta orri zuriak ez dira berdinak; azken hauek historia orria dute. Dena den, orri berri batean edo zuri batean aldaketak egitea berdin-berdina da. Gainera, orri berriek ohar hau erakusten dute.

Artikulu arruntekin ez da hau egin behar, baina baliteke orri huts bat sortzea baliagarri izatea (Adibidez txantiloi jakin batzuetan). Orri hutsa sortzeko __END__ kodearekin gorde orria. Ez larritu, kodea ez baita idatzita ikusiko eta sistemak gordetzen utziko dizu.

  NODES
Done 1