Laguntza:Tutoriala (irudiak)

Lasterbidea
Tutoriala   Editatu   Formatua eman   Barne estekak   Irudiak   Erlazionatutako guneak   Kanpo estekak   Eztabaida orria   Kontuan izan   Izen-ematea   Amaitzeko  

Artikulu guztietan txerta daitezke irudiak. Ikusizko Editorean ikus dezakezu haren bitartez irudiak sartzeko modu bat. Hemen, baina, Wikitestua erabiliko dugu: wikimarkak

Artikulu batean irudi bat nola txertatu

Badakizunez, Wikipediak Wikimedia Commonsetik edaten du irudietarako. Nahi dugun irudia edo multimedia fitxategia Wikipediara ekartzeko, nahi duzun artikuluko tokian ondorengo lotura sortu behar duzu:


[[Fitxategi:Fitxategiaren izena|Aukerazko testua]]


botoiarekin ere egin dezakezu hori, edizio-kutxaren goialdeko barra agertzen dena (baliteke zure nabigatzailean ez agertzea). Aukeratu fitxategiaren izena eta aukerazko testua — barra bertikal (|) batez banatuak— eta sakatu botoia. Ondorengoa idatziko du: [[Fitxategi: aurretik eta ]] atzetik.

«Fitxategiaren izena» irudiaren izena da bere luzapena barne, gehitu nahi duzun irudiaren formatua zehazten baitu (.jpg, .png, etab.).

«Aukerazko testua»-k irudiaren deskribapen laburra eduki behar du, edo epigrafe bat. Garrantzitsua da pantaila-irakurgailua erabiltzen duten pertsona itsuentzat edo testuan oinarritutako nabigatzaileentzat.

Ondoren, orrialdea birkargatzea besterik ez da falta lotura egiaztatzeko. Gogoratu letra larriak eta xeheak errespetatzeaz irudiaren loturan.

Irudia lauki batean

Ilargiaren ikuspegia

Irudia lauki batean sartu dezakezu, eskuinean ikusten den Ilargiaren irudian bezala. Horrela finkatu da Wikipediako irudien tamaina estandarra, 225 pixel ingurukoa, eta ingelesezko thumb hitzaz definitzen da. Horretarako honela egin behar duzu:


[[Fitxategi:Fitxategiaren izena|thumb|Aukerazko testua]]


Adibidea:


[[Fitxategi:Moon.jpg|thumb|Ilargiaren ikuspegia]]


Ezkerrean ere ager daiteke, "left" idatziz:


[[Fitxategi:Moon.jpg|thumb|left|Ilargiaren ikuspegia]]

Nondik ekar ditzaket irudiak?

Wikimedia Commons webgunekoak dira Euskarazko Wikipediarako erabil daitezkeen irudi bakarrak (ikus irudien erabilerari buruz euskal wikipedian darabilgun politika). Editatzen ari zaren artikulurako erabilgarri izan daitezkeen milioika irudi daude han. Joan Wikimedia Commonsera


Erne! Oso garrantzitsua Erne!


Egile eskubideei dagokienez, Euskarazko Wikipedian bezala, Commons webgunean lizentzia askea duten fitxategiak baizik ez dira onartzen. Horrek esan nahi du Interneten argitaratutako irudi gehienak ez direla onartzekoak Wikipedian.

Zergatik ez da irudia azaltzen?

Interneteko irudi bat jartzen saiatzen ari bazara eta ondorengoa egiten baduzu, ez da irudia ikusiko:


  • [http://webgunea.org/irudia.jpg]
  • [[http://webgunea.org/irudia.jpg]]


Irudiak agerrarazteko esteka horiek ez dute funtzionatzen Wikipedia honetan: Commonseko irudiak besterik ezin duzu erabili. Beraz, irudi bat Wikipedia honetan erabili ahal izateko, lehenik Commonsen egon edo bertara igo behar da.

Nola kokatu irudiak artikuluan?

Irudiak artikuluan nahi duzun tamainan eta kokapenaz agertzeko, gehiago jakin nahiko duzu, hementxe: Irudien laguntza.

Frogatu ikasi duzuna Proba orrian

Jarraitu Tutoriala: Erlazionatutako guneak
  NODES