Lanaudière
Lanaudière Quebeceko eskualde administratiboa da. 14 kodea erabiltzen da eskualde hau identifikatzeko. Hiri nagusia Joliette da.
Lanaudière | |
---|---|
Kanada | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Kanada |
Probintzia | Quebec |
Hiriburua | Joliette |
Zatiketa | ikusi
|
Geografia | |
Koordenatuak | 46°46′N 73°50′W / 46.77°N 73.83°W |
Azalera | 13.514 km² |
Mugakideak | Mauricie, Centre-du-Québec, Montérégie eta Laurentides |
Demografia | |
Biztanleria | 528.598 (2021) 6.648 (2020) |
Dentsitatea | 39,11 bizt/km² |
lanaudiere.ca |
Geografia
aldatuMontrealdik 30 bat km ipar-ekialdera, eskualdea Quebeceko hiri nagusi honi begira dago. Laval eta Montrealen parean dauden hiriak (Terrebonne -101.558 biztanle 2009an-, Repentigny -78.812-...) Montrealgo metropoli komunitatearen (Communauté métropolitaine de Montréal, CMM) barruan daude. Laurentideseko zenbait udalerrirekin batera hiriaren Couronne Nord edo Rive-Nord de Montréal ("Montrealgo iparraldeko ibarra") osatzen dute.
Joliette (19.044 biztanle) hiri historikoa eskualdearen erdian dago eta hiriburu funtzioak betetzen ditu, biztanlerian handiena izan gabe. Hortik iparraldera populazioa murriztuz doa eta lur eremu zabalean gune naturalak dira nagusi: Mont-Tremblanteko parke naturala, Matawinie... Eskualde honetan, Bayonne deitutako ibaia dago, abenaki jatorriko herriak Ôbamasek deitua.
Mugakideak
aldatu- San Laurendi ibaiaren adarra den Rivière des Mille Îlesen hegoaldean Laval eta Montrealgo eskualde administratiboak.
- San Laurendiz bestaldera Montérégie.
- ekialdean Mauricie.
- mendebaldean Laurentides.
Historia
aldatu1966an Quebeceko eskualde administratiboak eratu zirenean Montrealgoa askoz ere handiagoa zen. 1987an eskualde batzuk banatzeari ekin zitzaion, oreka lortu nahirik. Urte horretan sortu zen eskualdeetakoa Lanaudière izan zen.
Demografia
aldatuMontrealen itzalean biztanleria asko hazi da azken hamarkadetan.
- Biztanleria: 424.223 (2005)
- Azalera: 13.537 km²
- Biztanle dentsitatea: 33,6 hab./km²
- Jaiotze tasa: 9,2‰ (2004)
- Heriotza-tasa: 6,1‰ (2003)[1]
Hizkuntzak
aldatuHistorikoki komunitate ingeles hiztun batzuk, baita eslaviarrak (errusiar, ukrainar, poloniarrak) ere, bertan plantatu ziren, batez ere Rawdon inguruan; hala ere gaur egun eskualdea oso ehuneko handian frantses hiztuna da: 2006an %67,9k hizkuntza hori baino ez zekiten, %31,5k frantsesa eta ingelesa eta oso kopuru txikiak ziren ingelesa edota beste hizkuntzen bat baino ez zekitenak[2].
Jatorriko herriak
aldatuEuropar jatorriko gehiengo zabalaren erdian, eskualde honetan jatorriko herrien ordezkaritza gorde da; iparraldeko lur eremu handian "zurien" presentzia urriaz gain, Manawan izeneko atikamekw herriaren komunitatea dago[3].
Banaketa administratiboa
aldatuEskualdeak 7 "Eskualdeko konderriko udalerri" (MRC) eta 59 udalerri ditu. MRCak eta beren hiriburuak:
Erreferentziak
aldatuIkus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Frantsesez) Lanaudièreko ataria.
- (Frantsesez) Conférence régionale des élu(e)s eskualdeko hautetsien konferentzia.
- (Frantsesez) Outaouais Quebeceko estatistika institutuan.
- (Frantsesez) Informazio turistikoa.
- (Frantsesez) Eskualdeari buruzko ataria.
- (Frantsesez) Lanaudièreko kultura.