Josu
|
|
|
Aurkezpena
aldatuJosu naiz, Gipuzkoan aspalditik bizi den eta Katalunian jaiotako euskalduna, sustrai nafarrak dituena eta Biologia Zientzietan lizentziaduna. Euskarazko Wikipedian egin nituen lehenengo ekarpenak musika arloarekin lotuta zeuden (Pink Floyd-en jarraitzaile sutsua nauzue), baina gaur egun Biologia eta bereziki Mikrobiologia, Immunologia, Fisiologia, Genetika eta Biokimikarekin zer ikusi behar duten gaiez idazten dut. Ehunka artikulu idatzi ditut gai hauetaz.
Zientziaren mugan dauden fenomenoek ere nire interesa pizten dute.
Garrantzitsua iruditzen zait gure hizkuntza lantzea Wikipedia honetan, tresna hau aprobetxatu behar da teknologia berrietan euskara ere ager dadin. Guztion ekarpenak beharrezkoak dira helburu horretarako. Ni, ene arloan, prest nago laguntzeko.
Hona hemen nire herriko aldizkarian 2015ean egin zidaten elkarrizketa: http://uztarria.eus/aktualitatea/1421405755
Nik egindako artikuluak
aldatu2022ko urriaren 30ean, Heste-garun ardatz artikuluarekin, Biologiarekin -batez ere- lotura duten 900 artikulu sortu ditut. Gutxiago falta zait 1.000 artikuluetara iristeko!
2019ko abuztuaren 31an, B linfozito artikuluarekin, Biologiarekin -batez ere- lotura duten 800 artikulu sortu ditut. 1.000-ko erronka gertuago dago!
2017ko urtarrilaren 18an, Lactobacillus acidophilus artikuluarekin, Biologiarekin -batez ere- lotura duten 700 artikulu sortu ditut. Hurrengo erronka: 800 egitea!
2015eko urriaren 26an, Txerto moteldu artikuluarekin, Biologiarekin -batez ere- lotura duten 600 artikulu sortu ditut dagoeneko. 700-en bila nabil!
2014ko uztailaren 24an, Heste-flora artikuluarekin, Biologiarekin -batez ere- zerikusia duten 500 artikulu sortu ditut jada. Gutxiago falta da 600era iristeko!
2012ko abuztuaren 29an, Oroimen immunologiko artikuluarekin, Biologiarekin -batez ere- zerikusia duten 400 artikulu sortu ditut jada . 500-en bila orain!