Lanterna (edo Linterna), arkitekturan, kupula baten gainean jarritako dorre erako egitura da, leihateen bidez, eraikinaren barnean argiztatzea ahalbidetzen duena.

Sant'Ivo alla Sapienzaren linterna, Erroma, ospetsua bere espiral formagatik

Zirkulu edo poligono erako oinplanoduna, barnealderantz irekitzen da zuzenean kupularen gainean, eutsiko duen oinarri mailarik gabe. Bere funtzioa, kupula argiztatzea da, bertan leihoak irekitzen diren horma bertikalen bidez. Arrazoi honegatik, eta formaren antzekotasunagatik, "lanterna" deitzen zaie.

Lanternaren goialdearen gainean, ohi, eliza edo beste eraikin erlijioso batzuetan, kristautasunaren ikurra den gurutze bat jartzen da.

Pizkundetik aurrera, kupulak eraikitzeko teknika aurkitu zenean, artistak, lanternentzako forma eta konponbide originalak pentsatzen hasi ziren, zeruan nabarmentzen diren elementu bereizgarri bezala erabateko garrantzia emanez.

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
INTERN 2