Laurogeita bat
Laurogeita bat (81) laurogeiaren ondoren eta laurogeita biaren aurretik doan zenbaki naturala da.
81 | |
---|---|
Kardinala | 81 laurogeita bat |
Ordinala | 81. laurogeita batgarren |
Faktorizazioa | |
Zatitzailea(k) | 1, 3, 9, 27, 81 |
Beste sistema batzuetan | |
Erromatarra | LXXXI |
Bitarra | 10100012 |
Hirutarra | 100003 |
Lautarra | 11014 |
Bostarra | 3115 |
Seitarra | 2136 |
Zortzitarra | 1218 |
Hamabitarra | 6912 |
Hamaseitarra | 5116 |
Hogeitarra | 4120 |
Hogeitamaseitarra | 2936 |
Matematikan
aldatuLaurogeita bat zenbaki karratu bat da, bederatzi zenbakiarena, eta hiruren laugarren potentzia da. Zenbaki heptagonal bat da eta zenbaki oktogonal zentratu bat. Tribonacci zenbaki bat da eta meandro ireki zenbaki bat. Mian-Chowla sekuentziaren 9. zenbakia da.
10 oinarrian Harshad zenbaki bat da, eta hiru zenbaki ez-tribialetako bat da (besteak 1.458 eta 1.729 dira), non bere digitoak elkarrekin batuz gero eta emaitza biderkatuz zenbaki originala eskuratzen den:
- 8 + 1 = 9
- 9 × 9 = 81