Leie
Leie[1] (nederlanderaz) edo Lys[1] (frantsesez) mendebaldeko Europako ibaia da, Eskaldaren adarra, Belgika eta Frantzia zeharkatzen dituena. 202 km luze da eta 3.910 km²ko arroa drainatzen du.
Lys/Leie | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 202 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 50°47′22″N 3°07′06″E / 50.7894°N 3.1183°E |
Estatu burujabe | Frantzia |
Frantziaren banaketa administratiboa | Metropolitar Frantzia |
Eskualdea | Frantzia Garaia |
Departamendua | Pas-de-Calais |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 4.727 km² |
Arro hidrografikoa | Scheldt basin (en) |
Ur-emaria | 22 m³/s |
Iturburua | Lisbourg (Lisbourg) |
Bokalea () | Eskalda (Gante) (4 m) |
Geografia
aldatuArtoisko lurraldean sortzen da, Lisbourg udalerrian, 115 metrotako altueran. Frantziaren eta Belgikaren arteko muga eratzen du Menin aldean. Kortrijk (Courtrai) eta Gante (Gent) hiriak igarotzen ditu eta Eskalda ibaian isurtzen du ura[2].
Zeharkatutako udalerriak
aldatu- Pas-de-Calais (F): Thérouanne, Aire-sur-la-Lys
- Nord (F): Merville, Armentières, Halluin
- Hainaut (B): Comines-Warneton
- Mendebaldeko Flandria (B): Menen, Kortrijk, Waregem, Wervik
- Ekialdeko Flandria (B): Zulte, Deinze, Gante
Historia
aldatuEremu oso industrializatua izan zen eta ondorioz populazio dentsitate handia izan zuenez kutsadura handia izan zuen antzina. XX. mendearen hasieran ordea margolarien gustuko paisaia izan zen.