Likido amniotiko
Likido amniotiko umetokian eta zaku amniotikoan dagoen eta umekia inguratzen duen isurkari garbia da, umekiak berak hein handi batean sortzen duena.
Likido amniotiko | |
---|---|
10 asteko umekia zaku amniotikoan, likido amniotikoz inguratuta Irudi gehiago | |
Xehetasunak | |
Identifikadoreak | |
MeSH | eta A16.378.149 A12.098 eta A16.378.149 |
Terminologia anatomikoa |
Bere eginkizun nagusia umekia babestea da, balizko kolpeak arintzen baititu. Horretaz gain, tenperatura konstantea mantentzen du, hainbat elikagai ematen dio umekiari, eta honen biriken eta sistema muskulu-eskeletikoen garapenean parte hartzen du.
Isurkari honek pH alkalinoa (pH=7,4) du, eta bere bolumena aldakorra da haurdunaldian zehar (haurdunaldiaren 34. astean bere gehienezko bolumena lortuz: litro bat). Azterketa ginekologikoetan sendagileak likido amniotikoaren bolumena aztertu ohi du, haurdunaldiaren balizko arazoak saihesteko.
Osaketari dagokionez, ura, proteinak, gluzidoak, lipidoak, hormonak, urea eta elektrolitoak -besteak beste- ditu.
Haurdunaldiaren bukaeran zaku amniotikoak puskatu egiten da, likido amniotikoa kanporatuz. Honek erditzearen hurbiltasuna adierazten du.
Amniozentesi izeneko azterketan likido amniotikoaren bolumen txiki bat amari ateratzen zaio, umekiaren azterketa genetikoa egiteko.