Linoleoa kautxu naturalaren ordez erabiltzen den material plastikoa da. Urradurarekiko erresistentzia handia du, eta ur eta hautsarekiko iragazgaitza da. Gainera, disolbatzaile eta desinfektatzaile arruntek ez diote erasotzen, eta isolatzaile akustikoa da. Linoleoa egiteko oinarrizko gaia linazi-olioa da; haren egosketa oinarri duten hainbat prozeduraren ondorioz linoxina (linazi-olio oxidatua eta polimerizatua) lortzen da. Linoxinari erretxina naturala eta beste gairen bat (azukrea, zerrautsa, kortxo-hautsa, kreta edo arbel-hautsa) eransten zaizkio, eta ondoren koloratzaileak. Linoleo-ore hori olana baten gainean ezarri eta linoleoa lortzen da.

Linoleozko zorua.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  NODES