Literatur generoak zenbait irizpide (teknika, doinua edo edukia) kontuan hartuz literatur lanak sailkatzeko erabiltzen diren kategoriak dira. Egitura ereduak dira, eta literatur egituren ereduak zedarritzerakoan, egitura antzekotasuna, gaia eta diskurtso literarioaren modalitatea aintzakotzat hartzen dira. Generoak testuak sailkatu eta taldekatzeko irizpidetzat erabiltzen dira eta idazle nahiz irakurleentzat erreferentzia marko gisa balio dute. Latinezko generus hitzetik dator (berez, "familia, espeziea edo klasea") eta Gramatika Klasikoan nahiz Logikan erabiltzen da, hainbat kontzeptu izendatzeko.[1]

Literatur generoen alegoriak, Constant Montald (1899)

Orokorrean, kategoria horiek oso lausoak izaten dira, adituak bat ez datozelako. Oso zaila da sailkapen berean historiako genero eta azpigenero guztiak egokitzea. Garai bakoitzak bereak izaten ditu, hau da, Grezia klasikoko generoak (epika, tragedia eta komedia) edo japonierazkoak (haikua etab.) ez dira bateragarriak. Oro har, genero orokorrenak prosa, poesia eta antzerkia dira.

Historia

aldatu

Literaturan testuen sorketan eredutzat balio duten molde artistiko idealak dira generoak teoria klasikoan: Zizeronek adiera horretan erabili zuen hitz hori Oratoria tratatuan. Mendebaldeko kulturan tradizio luzea duen literatur generoen teoriak zedarritu ditu haien jatorria, garapena, elkarrekiko harremana eta kopurua. Gaiaren alderdi horiekiko ikuspuntuen garapenaren historia luzean hiru epe nagusi bereizten dira:[1]

  • Epe klasikoa: Platon eta Aristotelesen garaietatik hasi eta XVIII. mendeko neoklasizismo arte.[1]
  • Klasizismoaren aurkako oposizio kritikoa edo Epe erromantikoa deritzana (Hegelen Estetikan mamiturikoa).[1]
  • Epe garaikidean: Errusiar formalismoan eta XX. mendeko kritika eskola berrietan oinarriturik generoen teoriaren birplanteatzea.[1]

Narrazioaren azpigeneroak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d e Lourdes, Otaegi. Literatura Terminoen Hiztegia. 2008..

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Idea 2
idea 2
os 4