Lokatza, basa edo lohia uraren eta sedimentuz, hauts partikulez eta buztinez osatutako lurraren arteko nahasketa semilikidoa da. Denbora geologikoaren poderioz, lokatz metaketa zaharrak, gogortu egiten dira, lutita bihurtuz.

Lokatza

Lokatz bainua, ohi osagai bereziekin, osasun, edertasun edo gozamen arrazoiengatik erabiltzen da. Zerbitzu hau oso ohikoa da oraingo bainuetxeetan.

Sinonimoak

aldatu

Hitz desberdin ugari daude "lokatz" hitzaren sinonimo gisa, gehienek ñabardura zehatz batzuk edukiz.

"Lohi" hitza lokatzen sinonimo orokor gisa hartu daiteke, nahiz eta material sedimentatuaren formazio handiak zehazteko erabili ohi den.

"Basa" hitza ere erabili daiteke. Honek ibai eta lakuen hondoan edota lur azpian aurki daitezkeen lokatz trinkoei egiten dio erreferentzia. Bertan, lurra lurpeko urekin nahasten da.

Ura lur gainazalean zutik geratzean sortzen den lokatz itsaskorrari "idoi" esaten zaio. Honek lokatzak baino koherentzia likidoagoa izan ohi du eta ibaien eta lakuen ertzeetan zein euria egiten duen lur eremuetan aurki daiteke. Beraz, "idoi" hitza ere lokatzaren sinonimo gisa erabili ohi da.

Erabilera

aldatu

Lokatzaren erabilerak oso anitzak dira:

  • Eraikuntzei kalitatezko akabera emateko
  • Ura gordetzeko ontziak fabrikatzeko
  • Buztinezko loreontziak
  • Dekorazio elementuak
  • Eskulturak
  • Etab.

Lokatza eraikuntzetan

aldatu
 
Lokatzezko etxea

Lokatza aterpetxeak eraikitzeko gizakiak erabili zuen lehen materialetako bat da. Eskuz pilatutako lokatza (mokorra), adreiluen moduan (adobea) edo trinkotua (buztin horma) hormak egiteko modu oso merkea eta teknologia gutxi behar duena da. Horregatik, oso erabilia izan da antzinako zibilizazioen artean, edota basamortuko inguruneetan kokatutako kulturen artean, non harria eta zura urriak diren.

Lokatza eskulanetan

aldatu
 
Platera

Buztina eskulanak edo bestelako dekorazio piezak egiteko material gisa ere erabil daiteke; adibidez, lokatzezko loreontziak, zopa platerak, edalontziak, mahai-tresnak, etab.

Beste erabilpen batzuk

aldatu

Egunerokotasunean erabiltzen ditugun tresnak.

Zoologia

aldatu

Animalia batzuek, hala nola elefanteek, lokatza erabiltzen dute parasitoen, intsektuen eta eguzki erradiazioaren aurkako babes gisa. Gainera, lokatzek biotopo garrantzitsuak izan ohi dituzte ekosistema desberdinetan.

Melipona beecheii-k, maiek Xunán kab deitzen zioten eztenik gabeko erle espezie amerikarra, buztina zuhaitzen eta propoliaren erretxinarekin nahasten du, egitura emateko abaraska zati batzuk estaltzen dituen konposatua lortzeko. Era berean, nahaste horretatik, Cera de Campeche deituriko itsasgarri natural bat lortzen da, kola gisa eta egurra babesteko ere erabiltzen dena.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Done 1