María Flor Elso Torralba[1] (Iruñea, 1973ko ekainaren 8a -) gimnasta ohi nafarra da, 1991n Atenasen munduko txapelduna izandakoa.

Lorea Elso
Gimnasta

Informazio pertsonala
Izen osoaMaría Flor Elso Torralba
Ordezkatutako herrialdea Euskal Herria
Jaiotza1973ko ekainaren 8a (51 urte)
Iruñea, Nafarroa Garaia
DiziplinaGimnasia erritmikoa
KlubaIvanka Tchakarova
SCDR Anaitasuna
Aurreko entrenatzaileaEmilia Boneva
Ana Roncero
Erretiroa1992

Biografia

aldatu

Bederatzi urte zituela hasi zen Ivanka Tchakarova klubean. 1988an kluba desagertu zenean, CCD Anaitasunan (egun SCDR Anaitasuna) sartu zen. 1989tik aurrera Espainiako selekzioan izan zen, Emilia Boneva eta Ana Roncero entrenatzaileak izanik. Munduko eta Europako txapelketetan hainbat domina lortu zituen (17 guztira)

1992an kirola utzi zuen. Ez zuen Olinpiar Jokoetan parte hartu, orduan taldekakoa olinpiar kirola ez zelako. Madrilgo Complutense Unibertsitatean kazetaritza ikasi eta Golem zinema-banatzailean lan egiten du.

Erreferentziak

aldatu
  1. Abizenak Elso idaztea, euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Eltso onartu du bi deitura horien grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.


  Artikulu hau Nafarroa Garaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


  NODES
golem 1
multimedia 1
os 7