Loubet kostaldea (ingelesez: Loubet Coast) Graham kostaldearekin muga den Bellue lurmuturra eta Fallières kostaldeagandik banatzen duen Bourgeois fiordoaren arteko penintsula antartikoaren kosta zatia da (Graham Lurraldea).

Loubet kostaldea
Datu orokorrak
MotaItsasertz eta hondartza
EponimoaÉmile Loubet
Geografia
Map
Koordenatuak67°S 66°W / 67°S 66°W / -67; -66
CondominiumItun Antartikoko eskualde

Biscoe uharteak eta Adelaida uhartearen artean dago, hauengandik Grandidier kanalak banatzen dituelarik. Antartandeek Loubet kostaldea Foyn kostaldetik banatzen dute, azken hau penintsula antartikoaren ekialdeko zatian dagoelarik.

Loubet kostaldea 1905eko urtarrilean aurkitu zuen Jean-Baptiste Charcotek zuzendutako Frantziar Espedizio Antartikoak Pourquois Pas itsasontzian, Frantziako presidentea zen Emile Loubeten omenez izendatu zuena.

Lurralde aldarrikapenak

aldatu

Argentinak Foyn kostaldea Suaren Lurraldea, Antartika eta Hego Atlantikoko Uharteak probintziako Argentinar Antartika departamendu barnean sartzen du, Txilerentzat Magallanes eta Txileko Antartika eskualdeko Txileko Antartikako Probintziako Antartika hiriaren zati da, eta Erresuma Batuarentzat Britainiar Antartikaren zati. Aldarrikapen hauek Itun Antartikoaren baldintzek mugatzen dituzte

Herrialde aldarrikatzaileen izendapenak:

  • Argentinak: -
  • Txilek. Costa Loubet
  • Erresuma Batuak: Loubet coast

Kanpo estekak

aldatu
  NODES