Luca d'Egidio di Ventura (Cortona, 1450 inguruan - Cortona, 1523ko urriaren 16a), ezagunagoa Luca Signorelli eta Luca da Cortona ezizenez, Pizkundeko italiar margolaria izan zen.

Luca Signorelli

(1500)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLuca Signorelli
JaiotzaCortona, 1450
Herrialdea Florentziako Errepublika
HeriotzaCortona1523ko urriaren 16a (72/73 urte)
Hobiratze lekuaChurch of San Francesco (en) Itzuli
Familia
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Irakaslea(k)Piero della Francesca
Andrea del Verrocchio
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, marrazkilaria eta fresco painter (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)Il Perugino
Lan nabarmenak
MugimenduaSienako eskola

Discogs: 2250748 Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

Piero della Francescaren ikasle eta lankide izan bazen ere, lehen obretan jadanik maisuaren moldeetatik aldendu zen (Città di Castelloko freskoak, madonnak, 1474). 1476tik 1479ra Loreton lan egin zuen eta, 1481ean, Florentziako beste margolari batzuekin batera, Erromara joan zen; han Moisesen azkeneko egunak eta beste fresko batzuk egin zituen Kapera Sixtinorako.

1482tik 1493ra bitartean, Italiako erdialdean jardun zuen lanean; ordukoak dira, besteak beste: Madona eta Familia Santua (Uffizi Galeria); Panen garaipena (1488, Berlinen 1944an desegina); Madona eta Santuak (1484, Perugiako katedrala).

XV. mende amaierako fresko-egilerik handiena izan zen. Haren adierazpen plastiko ahaltsuak Michelangeloren moldea iragartzen du: Monte Oliveto Maggioreko klaustroa (San Benitoren historia, 1497tik aurrera) eta Orvietoko katedraleko San Brizio kapera (Antikristoa, Azken judizioa, Haragiaren berpizkundea, 1499-1504).

Margokera

aldatu

Haren pinturek Piero della Francesca maisuaren irudien handitasun bera badute ere, dramatismo handiagoz hornitu zituen Signorellik. Errealismo anatomikoa Antonio Pollaiuolorengandik bide dator. Koloreen kontrasteak, argiztapen dramatikoa, espazioaren egituratze nabarmena (simetriaren erabilera) dira Signorelliren pinturaren beste ezaugarri batzuk.

Erreferentziak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Luca Signorelli  
  NODES
Ideen 1
multimedia 1
os 1
web 1