Luis IX.a Frantziakoa

Artikulu hau Frantziako erregeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «San Luis (argipena)».

Luis IX.a Frantziakoa (Poissy, 1214ko apirilaren 25a - Tunis, 1270eko abuztuaren 25a), San Luis izenez ezagunagoa, 1226-1270 urteetan Frantziako erregea izan zen. Kapeto leinukoa zen. Erregea ez ezik frantziskotar laikoa ere izan zen. Bere erreinaldian Frantziak bere mugak zabaldu zituen; Ingalaterrak Guiena baino ez zuen atxiki. Zazpigarren eta Zortzigarren Gurutzadetara joan, eta azken honetan hil zen.

Luis IX.a Frantziakoa

Frantziako erregea

1226ko azaroaren 8a - 1270eko abuztuaren 25a
Luis VIII.a Frantziakoa - Filipe III.a Frantziakoa
Bizitza
JaiotzaPoissy1214ko apirilaren 25a
Herrialdea Frantziako Erresuma
HeriotzaTunis1270eko abuztuaren 25a (56 urte)
Hobiratze lekuaSaint-Denisko basilika
Heriotza moduaberezko heriotza: disenteria
eskorbutoa
Familia
AitaLuis VIII.a Frantziakoa
AmaZuria Gaztelakoa
Ezkontidea(k)Margarita Proventzakoa  (1234ko maiatzaren 27a -  1270eko abuztuaren 25a)
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaKapetar dinastia
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
antzinako frantsesa
Jarduerak
Jarduerakagintaria, Miles Christianus (en) Itzuli eta monarka
Santutegia
Abuztuaren 25
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakZazpigarren Gurutzada
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenaFrantziskotarren Ordena

Find a Grave: 94637859 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Luis VIII.aren semea eta ondorengoa izan zen, eta Blanka Gaztelakoa haren amak gobernatu zuen adin txikikoa izan zenean. Blanka Gaztelakoa jaun handi batzuen aurka borrokatu zen; 1229an albitarren aurkako kanpainak amaitu zituen. 1242an Akitaniako jaunak menderatu zituen Luisek Saintesko guduan, eta 1249an Egipto aldera jo zuen Zazpigarren Gurutzadan, gobernua amaren eskutan utzirik. 1250ean preso hartu zuten Mansurah hirian eta, bahitura-saria ordaindurik, Siria aldera jo zuen.

1258an hitzarmen bat izenpetu zuen Jaime I.a Aragoikoarekin Corbeilen. Haren arabera, Proventza eta Languedoc (Montpellier izan ezik) Frantziako koroaren eskuetan geratzen ziren eta Frantziako koroak uko egiten zion betiko Ipar eta Hego Kataluniari (Principat de Catalunya). 1259an ingelesekin izenpetu zuen hitzarmenaren arabera, ingelesen esku geratzen ziren Limousin, Quercy eta Perigord, eta Frantziako koroaren baitan Normandia, Maine, Anjou, Touraine eta Poitou. Bazter guztietan kristau ordena zabaltzen saiatu zen, gortea berriz antolatu zuen eta guztiz debekatu zituen gerra pribatuak, torneoak eta dolu-borrokak. Errege-dirua erabiltzea zabaldu zuen.

1257an Sorbonako unibertsitatea sortu zuen Parisen, eta bertara bildu ziren garai hartako europar pentsalari nagusiak (Alberto Handia, Roger Bacon, Tomas Akinokoa, San Bonaventura, Siger Brabantekoa…). Luis IX.ak ospe handia izan zuen Europa osoan. Zortzigarren Gurutzadan hil zen, Tunisiako izurritean. Bonifazio VIII.ak santu egin zuen 1297an.

Ezkontza eta seme-alabak

aldatu

1235ean Margarita Proventzakoarekin ezkondu eta hamaika seme-alaba izan zituen:

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu



Aurrekoa
Luis VIII.a Frantziakoa
Frantziako erregea
1226-1270
Ondorengoa
Filipe III.a Frantziakoa
  NODES
Done 1
orte 1