Luis Walter Alvarez (San Francisco, Kalifornia, Ameriketako Estatu Batuak, 1911ko ekainaren 13a - Berkeley, Kalifornia, Ameriketako Estatu Batuak, 1988ko irailaren 1a) fisikaria izan zen. 1968an, Fisikako Nobel saria eman zioten, oinarrizko partikulen arloan egindako lanagatik eta, bereziki, erresonantzia-partikulak aurkitzeagatik.

Luis Walter Alvarez

unibertsitateko irakasle



Ameriketako Fisika Elkarteako presidentea

Bizitza
JaiotzaSan Frantzisko1911ko ekainaren 13a
Herrialdea Kuba
HeriotzaBerkeley1988ko irailaren 1a (77 urte)
Heriotza moduaeritasuna: birikako minbizia
Familia
Ezkontidea(k)Geraldine Smithwick (en) Itzuli
Janet L. Landis (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaChicagoko Unibertsitatea
San Francisco Polytechnic High School (en) Itzuli
Hezkuntza-mailaZientziatan graduatua
Zientzietako Masterra
Doktoretza
Tesi zuzendariaArthur Compton
Doktorego ikaslea(k)Lawrence H. Johnston (en) Itzuli
Richard A. Muller
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakfisikaria, fisikari nuklearra, unibertsitateko irakaslea eta asmatzailea
Enplegatzailea(k)Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn
Jasotako sariak
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Amerikako Sozietate Filosofikoa
Ameriketako Fisika Elkartea
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Ingeniaritzako Akademia Nazionala
JASON (en) Itzuli

Find a Grave: 6426730 Edit the value on Wikidata

1981ean, seme Walter Alvarez geologoarekin batera, dinosaurioen desagerpena meteorito handi batek eragina izan zela proposatu zuen, egun zientzialarien artean onartuen dagoen hipotesia.

Bizitza

aldatu

Chicagoko Unibertsitatean ikasi zuen eta Berkeleykoan irakasteari ekin zion. 1940tik 1943ra, Massachusettseko Teknologia Institutuan lan egin zuen eta, 1944tik 1945 arte, Los Alamosko Laborategi Zientifikoan. Mikrouhinezko seinaleak, radarrezko antena linealak, lurretik kontrolatutako lurreratzeko hurbiltze-sistema eta radar bidezko bonbardaketa-sistema bat sortzeko taldeetan aritu zen. Inplosio erako bonba atomikoa detonatzeko teknika ere iradoki zuen. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, lehen protoi azeleragailu linealaren eraikitzaileetako bat izan zen eta berak sortu zuen hidrogeno likidozko burbuila-ganbera, partikula subatomikoak eta haien erantzunak detektatzeko.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


  NODES
Idea 1
idea 1