Luxenburgo (hiria)
Luxenburgo (luxenburgeraz: Lëtzebuerg, frantsesez: Luxembourg, alemanez: Luxemburg) Luxenburgoko eta izen bereko barruti eta kantonamenduetako hiriburua da. Ohiko hizkeran d'Stad izena ematen zaio ("hiria" luxenburgeraz) eta batzuetan "Iparraldeko Gibraltar" edo "Europako bihotz berdea" (gotorleku eta berdeguneengatik). Alzette eta Pétrusse ibaien elkargunean kokatua dago. Metropoli guneak 103.973 biztanle ditu eta Hesperange, Sandweiler, Strassen eta Walferdange daude barnean.
Luxenburgo Stad Lëtzebuerg Luxembourg Luxemburg Luxembourg | |||
---|---|---|---|
municipality of Luxembourg (en) | |||
| |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Luxenburgo | ||
Barrutia Kantonamendua | Luxenburgo Luxenburgo | ||
Alkatea | Lydie Polfer (en) | ||
Izen ofiziala | Lëtzebuerg | ||
Jatorrizko izena | Stad Lëtzebuerg Luxembourg Luxemburg | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 49°36′38″N 6°07′58″E / 49.6106°N 6.1328°E | ||
Azalera | 51,46 km² | ||
Altuera | 230-402 | ||
Mugakideak | Walferdange (en) , Steinsel (en) , Niederanven (en) , Sandweiler (en) , Hesper, Roeser (en) , Leudelange (en) , Bertrange (en) , Strassen (en) eta Kopstal (en) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 134.697 (2024ko urtarrilaren 1a) 134.697 (2024)/(2023)/(2022)/(2021)/(2021)/(2020)/(2019)/(2018)/(2017)/(2016)/(2015)/(2014)/(2013)/(2012)/(2011)/(2010)/(2009)/(2008)/(2007)/(2006)/(2005)/(2004)/(2003)/(2002)/(2001)/(2000)/(1999)/(1998)/(1997)/(1996)/(1995)/(1994)/(1993)/(1992)/(1991)/(1990)/(1989)/(1988)/(1987)/(1986)/(1985)/(1984)/(1983)/(1981)/(1979)/(1978)/(1970)/(1960)/(1947)/(1935)/(1930)/(1922)/(1910)/(1900)/(1890)/(1880)/(1871)/(1851)/(1821) | ||
Dentsitatea | 2.618 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 963 | ||
Ordu eremua | Europa Erdialdeko Ordua, UTC+01:00 eta UTC+02:00 | ||
Hiri senidetuak | Praga, Camden eta Metz | ||
http://www.vdl.lu/ |
Europako bosgarren finantzagunea da[1]. Gainera, Europar Batasuneko erakunde eta agentzien egoitza nagusia da, hala nola, Europako Justizia Auzitegia, Europako Kontu Auzitegia eta Europako Inbertsio Bankua.
1994an, Luxenburgo alde zaharra Gizateriaren Ondare izendatu zuen Unescok, "Luxenburgo hiria: auzo zaharrak eta gotorlekuak".
Klima
aldatuDatu klimatikoak (Luxenburgo) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 2.3 | 4.2 | 8.0 | 12.1 | 16.8 | 19.9 | 22.0 | 21.0 | 18.2 | 13.0 | 6.6 | 3.3 | 12.3 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 0.0 | 1.2 | 4.3 | 7.7 | 12.0 | 15.1 | 17.0 | 16.4 | 13.8 | 9.4 | 3.9 | 1.0 | 8.5 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -2.3 | -1.8 | 0.6 | 3.3 | 7.1 | 10.2 | 12.0 | 11.8 | 9.3 | 5.7 | 1.2 | -1.3 | 4.7 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 71.2 | 61.7 | 70.0 | 61.2 | 81.2 | 82.2 | 68.4 | 72.3 | 70.0 | 74.6 | 83.2 | 79.6 | 875.6 |
Prezipitazio egunak (≥ 0.1 mm) | 18.3 | 15.0 | 16.6 | 15.5 | 16.0 | 14.6 | 12.5 | 13.5 | 12.6 | 14.4 | 16.4 | 16.9 | 182.3 |
Eguzki orduak | 43.4 | 81.9 | 117.8 | 165.0 | 207.7 | 210.0 | 232.5 | 207.7 | 159.0 | 108.5 | 57.0 | 43.4 | 1633.9 |
Iturria (1): World Meteorological Organisation (UN) [2] | |||||||||||||
Iturria (2): Hong Kong Observatory.[3] |
Demografia
aldatu2004ko abenduaren 31n 83.832 biztanle zituen hiriak eta 2009ko otsailaren 1ean 90.000:
- Gizonezkoak: 41.768
- Emakumezkoak: 42.064
- Luxenborgoarrak: %39,58
- Atzerritarrak (143 nazionalitatekoak): %60,42. Hauen artean:
- Portugaldarrak: 14.518
- Frantziarrak: 8.818
- Italiarrak: 5.650
- Belgiarrak: 3.534
- Alemaniarrak: 2.753
- Britainiarrak: 1.794
- Espainiarrak: 1.490
- Jugoslavia ohikoak: 870
- Suediarrak: 802
Hiri senidetuak
aldatuLuxenburgoko ondorengo hiriekin senidetutako dago:
Luxenburgotar ospetsuak
aldatu- Andy Schleck (1985-), txirrindularia.
Erreferentziak
aldatu- ↑ https://web.archive.org/web/20180503022205/http://www.zyen.com/PDF/GFC%207.pdf Global Financial Centres Index
- ↑ World Weather Information Service - Luxembourg City. .
- ↑ Climatological Information for Luxembourg, Luxembourg, accessed 6 April 2012.
Kanpo estekak
aldatu