Luzio Kornelio Eszipion Asiarra

Luzio Kornelio Eszipion Asiarra (latinez Lucius Cornelius Scipio Asiaticus), Asiagenes edo Asiagenus ere deitua, Erromako Errepublikaren jeneral eta politikari bat izan zen. K.a. 183. urtean hil zen.

Luzio Kornelio Eszipion Asiarra
Antzinako Erromako senataria

ezezaguna - ezezaguna

Erromako kontsula

K.a. 190 - K.a. 190
pretore


Erromatar gobernadorea

Bizitza
JaiotzaAntzinako Erroma, K.a. 230
Herrialdea Antzinako Erroma
Heriotzaezezaguna, K.a. 183 (46/47 urte)
Familia
AitaPublio Kornelio Eszipion
AmaPomponia
Ezkontidea(k)ezezaguna
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaCornelius Scipio
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
JarduerakAntzinako Erromako politikaria eta Antzinako Erromako militarra

Karrerako urteak

aldatu

Publio Kornelio Eszipionen semea eta Eszipion Afrikarraren anaia. Anaiaren zerbitzura egon zen Hispanian, non Oringis hiria hartu zuen K.a. 208. urtean, eta gerra amaitutakoan anaiak Erromara bidali zuen, berri ona ematera. Pretore izan zen K.a. 193. urtean, Siziliako probintzia lortu zuenean.

Kontsul izatera iritsi zen K.a. 190. urtean Kaio Leliorekin. Senatuak nonbait ez zeukan konfidantza handirik bere gaitasunean,[1] eta anaiari esker bakarrik (haren legatu gisa joateko bere burua eskaini baitzuen) lortu zuen Greziako probintzia eta Antioko III.a Handiaren aurkako gerra zuzentzea.[2]

Antioko III.aren aliatua zen Etoliar Ligaren etsai amorratua, Publiok negoziatu zuen bakearen aurka azaldu zen. Ondoren Asiara joan zen, eta hantxe Antioko III.a garaitu zuen Magnesiako guduan. Erromara itzuli eta gero, triunfo bat eskaini zitzaion, eta Asiarra goitizena, Asia Txikian izan zuen garaipenaren omenez.

Gainbehera

aldatu

Hala ere, Eszipion anaiek bazuten etsai handi bat: Marko Portzio Katon, familia osoa gorrotatzen zuena. K.a. 187. urtean, Katonek Luzio salatu zuen Antioko III.ak ordaindu zituen kalte-ordainen zati bat beretzat hartu zuela eta. Eszipion Afrikarra iraindua sentitu eta, senatuari erronka boteaz, kanpainako finantza-agiriak suntsitu zituen, jendeak txalotzen zuen bitartean. Alabaina, jarrera harro honek haren aurkako iritzia sortu zuen, eta Luzio auzitara eraman zuten urte berean, erruduntzat hartu eta isun handi bat ordaintzera kondenatu.

Nahiz txiro xamar gelditu omen zen,[3] ospe handiz ospatu zituen, K.a. 185. urtean Antiokoren aurkako gerra zela eta agindu zituen jokoak. Valerio Anziokoak kontatzen du horretarako behar zuen dirua Antioko eta Eumenes II.a erregeen arteko liskarrak konpontzeko bidalia izan zen enbaxadan lortu zuela.

Zentsore izateko hautagai izan zen K.a. 184. urtean, baina Katon familiaren aspaldiko etsaiak garaitu zuen. Honek berriro frogatu zuen bere gorrotoa, Asiarrari bere zaldia galarazi baitzion equitesen (zaldunen) azterketan.[4]

Bizitza publikoaz etsia hartuta, Kanpaniako bere etxera erretiratu zen, eta hantxe hil hurrengo urtean.

Erreferentziak

aldatu
  1. Zizeron, Filipikak, 11, 7.
  2. Tito Livio, Erromako Historia, 28, 3-17; 34, 54-55; 36, 45; 37, 1
  3. Tito Livio, Erromako Historia, 38, 60.
  4. Tito Livio, 39, 22-44.
  NODES
Idea 2
idea 2