Tximeleta Hegoen Nebulosa

M2-9» orritik birbideratua)
Tximeleta Hegoen Nebulosa
Tximeleta Hegoen Nebulosa
Datuak
Igoera zuzena {{{igoera zuzena}}}
Deklinazioa {{{deklinazioa}}}
Distantzia 2.100 argi-urte
Itxurazko magnitudea
Itxurazko tamaina {{{tamaina}}}
Konstelazioa Ophiuchus
Izen teknikoa
NGC
NGC
Izen teknikoa
M
M 2-9


Tximeleta Hegoen Nebulosa (M2-9 edo Zurruztada Bikien Nebulosa bezala ere ezaguna), Ophiuchus konstelazioko nebulosa planetario bat da, Lurretik 2100 argi-urtera dagoena. Erdiko izarrak igorritako bi material lobuludun nebulosa bipolar bat da. Uste denez, kanpoaldeko geruzak 1200 urte ditu.

Nebulosa honek izar bitar baten azken etapak erakusten ditu. Nebulosaren erdian kokatua, osagaiak izar erraldoi bat eta nano zuri bero bat dira, 120 urteko orbita periodoarekin. Uste denez, nano zuria, sekuentzia nagusian zegoenean gure eguzkiaren antzeko izar bat zen, erraldoi gorri fasetik pasa ostean, bere geruzak espaziorantz kanporatu zituen, soilik izar hondarra geratuz. Hedatzen ari den gasaren abiadura 320 km/skoa da.

Nebulosaren azterketak urteetan zehar bere ezaugarri ikusgarrien mendebaldetik ekialderako desplazamendu bat erakusten du. Bere jatorria nebulosa eratzen duen materiala zeharkatzen duen energia izpi birakari bat izan daiteke. Uste denez, izpia sistema bitarraren eguzki haizeen elkarreraginaren bidez kolimatua da.

Tximeleta Hegoen Nebulosa Rudolph Minkowskik aurkitu zuen 1947an.

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
multimedia 1
os 15