Makal beltza (Populus nigra) Salicaceae familiako espezie baten izen arrunta da. Haltzarekin eta lizarrarekin batera, erreka bazterretan espezie ugarienetako bat da zuhaitz hau, maiz makal izen hutsez ezagutzen dena. Nahiko hazkunde lasterra azaltzen du baina bere egurra ez da oso kalitate onekoa eta paketatze kutxetan erabiltzen da batik bat.

Makal beltz
Iraute egoera

Daturik gabe  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaMalpighiales
FamiliaSalicaceae
GeneroaPopulus
Espeziea Populus nigra
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakblack poplar wood (en) Itzuli


Zuhaitz hostoerorkor honek 20 eta 30 metro arteko altuera ere badu eta hegoaldeko, erdialdeko eta mendebaldeko Europatik, erdialdeko eta mendebaldeko Asiatik (erdialdeko Siberiaraino) eta iparraldeko Afrikatik zabalduta dago.

Ezaugarriak

aldatu

Zuhaitz hostoerorkor honek 20-30 m-ko altuera gainditzen du askotan. Sustrai-sistema ertz nagusi sakon batean oinarritzen da eta bertatik adarkatzen dira gainontzeko sustrai sekundarioak ere. Enborra oso zuzena izaten dute eta azala grisaxka, zentzu longitudinalean pitzatzen doana, pitzaduren baitan saihets itxurako orban belzkara batzuk azaltzen direlarik (hortik datorkio izena). Kopa zabala du, ez oso trinkoa baina Populus alba edo Populus tremula espezieek baino trinkoagoa eta hauek bezala adar ugariz eratutakoa.

Hostoak

aldatu
 
Hostoak eta loreak. Atlas des plantes de France (1891)

Hostoek 2-6 cm-ko pezioloa dute, lateralki konprimitua eta maiz iletsua. Hostoa sortzen denean, linboa ere pubeszentea da baina garatu ahala ileak galduz doa eta hostoa bi aldetatik berdetzen da. Hosto helduek forma aobatu-triangeluarra (makroblastoetakoek) edo aobatu-erronbikoa dute (brakiblastoetakoek), 5-8 cm luze eta 6-8 cm zabal, akuminatuak dira eta ertz zerratua dute. Maiz adarrek kimu begetatibo nabarmenak azaltzen dituzte. Hosto txandakatu sinpleak dituzte eta udazken aldera horitzen dira, neguan eroriz.

Loreak

aldatu

Makala espezie dioikoa da, hau da, lore eme eta arrak ale desberdinetan daude banaturik. Lore ar zein emeak amentu motako infloreszentzietan antolatzen dira, airearen bidezko polinizaziorako moldaturik daudenak. Amentuak, hostoak baino lehenago agertzen dira zintzilik eta lazinia motako ezkata glabro batzuez babesturik daude. Lore arrak sesilak dira, <10 cm luzekoak eta nahiko estuak (5 mm irekitzean). 6-30 estamine dituzte baina normalena 10-20 izatea da. Deigarriak dira estaminetako antera more txiki batzuk.

Aldiz, lore emeak pedunkulatuak dira, motzagoak (8-10 cm ugal-aroan) eta amentuek 30-40 lore izaten dituzte. Lore emeek disko nektarifero lobulatua dute, pedizelo laburrak, obario eseria eta konikoa, bi estigma horixka dituzte eta obulutegiaren tamainako lau lobulu estigmatiko. Makalak, otsaila eta martxoa bitartean loratzen dira.

Fruituak

aldatu
 
Hazi matazak

Fruituak 3-4 kuskuko kapsulak dira, borla itxurakoak, 7-9 cm-koak, elipsoidalak, eta multzoetan agertzen dira adarretatik zintzilik amentu erako egituratan. Amentu fruktiferoek 10-15 cm dituzte. Haziak txikori belarraren (Taraxacum officinale) antzeko itxura hartzen du: kotoi itxurako bilduki zuri batek inguratzen du, ile luzez eraturik dagoena eta haizearen bidez distantzia handiak kolonizatu ditzake. Haziak kolore arrekoak dira. Hazi ekoizpen maximoa udaberrian ematen da eta horren hazi kantitate handiak ekoizten dira, maiz makalen inguru guztia zuriturik ageri dela.

Banaketa

aldatu

Europako hegoalde, erdialde eta ekialde guztian zehar aurki daiteke (Siberiako erdialdean eta Afrikako iparraldean ere). Antzinatik kultibatuta izan dela eta, bere jatorria zein den ondorioztatzea zaila suertatzen da baina uste da Asia mendebalde eta Europa ekialdealaren arteko punturen batean sortuko zela. Makal beltzaren zenbait barietate Eskandinavian eta Hego Ameriketan (Txile eta Argentinan) kultibatuta aurki daitezke.

Ekologia

aldatu

Makala, ibai ertzetako komunitateetako partaidea da, baina skotan ikus daiteke ere ibilbide edota errepideen ertzetan landaturik. Itsas mailatik 1800 metroko altitudera agertzen da eta ez da oso zorrotza substratuari dagokionean. Lurzoru oso hezeak behar izaten ditu, bereziki ibai ertzetan agertzen diren lur arin eta sakonak, eta ez ditu batere ondo toleratzen lurzoru gaziak.

Fenologia

aldatu

Makala otsaila eta martxoa bitartean loratzen da, hostoak agertu baino lehen. Lehen hostoak martxoan azaltzen agertzen dira, fruituen agerpenarekin batera eta fruituen zabaltzea uda arte luza daiteke.

Erabilera

aldatu

Antzinatik erabili izan da makalaren enbor-azala apaingarri modura, baita ehunak tindatu eta zurratzeko ere. Bere zur bigun eta arina, zurgintzan erabiltzen da paperaren zelulosazko pasta sortzeko, zurzuriarekin egiten den moduan. Zenbait eskualdetan makal hostoak animalientzako ohe modura erabiltzen dira oraindik neguan. Hegazti graniboro ugarik hazi kotoitsuak erabiltzen dituzte habiak eratzeko.

Espezieen arteko elkarrekintzak

aldatu

Meso eta mikrofanerofitoek osatutako komunitateetan aurki daiteke, hosto-erorkor zein iraunkorrak, baso edo baso motako formazio xerofilo-higrofiloak eratuz. Arruntak dira Salix generoko espezieak, Populus generoko beste zenbait espezie eta Betula alba espeziea.

Azpiespezieak

aldatu

Hiru azpiespezie ditu eta badaude beste laugarrena dagoena esaten duten botanikoak:[1]

  • Populus nigra subsp. nigra
  • Populus nigra subsp. betulifolia
  • Populus nigra subsp. caudina
  • Populus nigra var. afghanica

Erreferentziak

aldatu
  1. Rushforth, K.. (1999). Trees of Britain and Europe. Collins ISBN 0-00-220013-9..

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Idea 1
idea 1