Malatu zuhaitza

Malato» orritik birbideratua)

Malatu edo Mallatu Aiarako herria den Luiaondon zegoen zuhaitza zen.

Historia

aldatu

Zuhaitz honen lehen erreferentzia 1575. urtean egin zen. Horren arabera, Luiaondo herriaren irteeran Gaztelara zeraman errege-bidean, Malatu izeneko zuhaitz bat zegoen. Zuhaitz horrek Bizkaiko jaurerriaren muga zehazten zuen, eta bertan Bizkaiko soldaduek uzten zituzten euren armak eskegita. Izan ere, zuhaitz horren mugaraino bizkaitarrak beharturik zeuden Bizkaiko jaunaren alde borrokatzera, soldata jaso barik. Handik aurrera, ostera, soldadu horiei pagatu egin behar zitzaien soldata, eta borrokara joatea aukerakoa zen.

Etimologia

aldatu

Malatu hitzaren etimologia ez dago argi. Batzuek esaten dute malatu berbak mailatu esan nahi duela. Izan ere, Bizkaiko gazteek hori egiten zuten zuhaitz horretan, armak kolpatu. Beste batzuen arabera, latinezko malatusetik letorke, "gaixo" esan nahi duena.

Gaur egun

aldatu

Zuhaitza zegoen leku berean gaur 1730eko monumentu bat dago eraikia, zuhaitzaren lekua eta sinbolismoa gogoraraziz.

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Idea 1
idea 1
os 1