Trichechus

Manati» orritik birbideratua)

Trichechus Sirenia ordenako trikekidoen familiako (Trichechidae) genero bakarra da, lau espezie baino ez dituena: manatiak. Uretako ugaztunak dira.

Trichechus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaSirenia
FamiliaTrichechidae
Generoa Trichechus
Linnaeus, 1758
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakmanatee skin (en) Itzuli

Herbiboro lasaiak dira, orduak eta orduak ematen dituztenak ibaietako eta itsasoetako ur azaletako landareak bilatzen eta jaten. Ur gezetan nahiz gazietan bizi dira, Amerikako eta Afrikako kosten inguruetan. Gizakia dute haien harrapakari bakarra; haragiagatik eta gantzagatik ehizatuak izan dira, baina gaur egun espezie babestuak dira.

Manati izena, Karibeko hizkuntzan, «ugaztun» esan nahi du.

Ezaugarriak

aldatu

300-500 kg bitartekoak dira, eta 3-4,5 m luzeak izaten dira. Gorputza grisa da, eta tolestura arrosak dituzte. Dugongidoek ez bezala, isats zapal horizontala dute, espatula-formakoa, eta ez ilargierdi-formakoa.

Landare-espezie asko jaten dituzte. Jateko, goiko ezpaina erabiltzen dute, erdibitua baitago. Manati heldu batek 50 kg belar jan ditzake egunean. Antilletako manatiek arrantzaleen sareetan harrapatutako arrainak ere jaten dituzte.

2-5 urtez behin, emeak kume bakarra izaten du. 35 bat kg pisatu ohi du jaiotzean, eta 90-120 cm luze izaten da. Amaren mendekoa da erabat, eta gutxienez bi urte ematen ditu amaren ondoan. Amak bakarrik zaintzen du kumea. Lau urte behar dituzte helduarora iristeko, eta 80 urte bizi daitezke.

Espezieak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  NODES