Marco Pantani

txirrindulari italiarra

Marco Pantani (Cesena, Emilia-Romagna (Italia), 1970eko urtarrilaren 13Rimini, Emilia-Romagna 2004ko otsailaren 14a) 1992 eta 2003 urteen artean Italiako txirrindulari profesionala izan zen.

Marco Pantani

Bizitza
JaiotzaCesena1970eko urtarrilaren 13a
Herrialdea Italia
HeriotzaRimini2004ko otsailaren 14a (34 urte)
Hobiratze lekuaCesenatico
Heriotza modua: droga-gaindosia
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Ibilbidea
TaldeakUrteak
Mercatone Uno 1997-2003
Carrera (en) Itzuli 1992ko abuztuaren 1a-1996
 
Posizio edo espezialitateaigotzailea
Pisua57 kilogramo
Altuera172 zentimetro
Jasotako sariak

pantani.it
IMDB: nm1150399 Discogs: 2123517 Find a Grave: 8394773 Edit the value on Wikidata
Pantani 1997an, Alpe d'Huez igotzen.

Txirrindularitzaren historiako igotzailerik onentzat hartzen dute aditu askok; 1998ko Italiako Giroa eta Frantziako Tourra irabazi zituen eta baita brontzezko domina ere 1995eko Munduko Errepideko Txirrindularitza Txapelketan. Buruan eraman ohi zuen zapiak eta bere bizikletan ibiltzeko itxura erakargarriak Il Pirata ezizena eman zioten; etapa asko irabazi zituen eta, 33 urte azkarrago Felice Gimondi garaile izan ondoren, lehen italiarra izan zen Tourra irabazten.

Urte berean bi sari handi horiek, Giroa eta Tourra irabazi zituen txirrindulari gutxitakoa ere bada Pantani. Fausto Coppi 1949 eta 1952an, Jacques Anquetil 1964an, Eddy Merckx 1970, 1972 eta 1974an, Bernard Hinault 1982 eta 1985ean, Stephen Roche 1987an eta Miguel Indurain 1992 eta 1993an izan ziren horietako beste deportista handiak.

Biografia

aldatu

Marco Pantani Cesenan jaio zen, Emilia-Romagnan (Italia), 1970eko urtarrilaren 13an. Gurasoak Ferdinando eta Tonina izan ziren eta 11 urte besterik ez zituen Cesenako Fausto Coppi trirrindularitza taldean sartu zenean.

1990ean hirugarren eta 1991n bigarren izan ondoren, 1992an, Girobio irabazi zuen afizionatu bezala. 1.72 m-ko garaiera eta 57 kilo, Pantani eskalatzaile tipikoa zen eta, 1994an Tourrean debuta egin zuenean, garbi geratu zen hori, hirugarren egin baitzuen azken klasifikazioan.

Pantani gorantz zihoan, geratu gabe, baina istripu izugarria izan zuen orduan. Milan-Turin lasterketan, auto batekin egin zuen talka eta hanka hautsi zuen bi lekutan, karrera profesionala bukatzear geratu zitzaiolarik[1].

1997, sendatuta, lehiaketetara itzuli zen, baina Giroan berriro izan zuen istripua. Katu batek zeharkatu zuen bidea, Pantani erretirarazi zuelarik[2]. Urte horretako Tourrean, maillot horia lortu nahian aritu zen geratu gabe, baina, mendian garaipena lortu bazuen ere, Jan Ullrich hobea izan zen erlojuaren kontra eta Pantani hirugarren postuan geratu zen[3].

1998a izan zen Pantaniren urtean, azkenean Ullrich garaitu eta, Grenoble - Les Deux Alpes etapan, 9 minutu atera zizkiolarik. Galibierko portuan ekin zion erasoari eta, hurrengo egunetan Ullrich han galdutako errekuperatzen saiatu bazen ere, ezinezkoa izan zitzaion eta italiarra izan zen garaile. 1965az geroztik, lehen italiarra zen Parisen maillot horiaz, Felice Gimondiren ondoren. Arrakasta izugarria izan zen hura, azken urteetan, Tourrean Miguel Indurain, Jan Ullrich edo Bjarne Riis bezalako erlojupekoek irabazten baitzuten; Pedro Delgadoren garaiaz geroztik, eskaladoreek ez zuten inongo aukerarik eta garaipen honek ikuspegia aldatu zuen[4].

Gero etorri ziren kontuak, lehen 3 klasifikatuak ziren Marco Pantani, Jan Ullrich alemaniarra eta Bobby Julich estatubatuarrak beste txirrindulari askoren artean positibo eman zutenean EPOn[5].

Urte hartan bertan irabazi zuen Giroa ere. Ez zituen mendiko etapa asko izan, baina nahikoa abantaila jakin zuen ateratzen eta Alex Zülle edo Pável Tonkov bezalako erlojupeko espezialistak menderatu zituen.

1999ko Giroan, 4 etapa garaitu zituen eta lider garrantzitsua zen, baina deskalifikatu egin zuten odoleko hematokritoa zela-eta. EPOa esan nahi zuen horrek, baina ez zuten konklusio hori ezartzea lortu[5].

2000ko Frantziako Tourrean, mendian arrakastaren bat izan bazuen ere, ez zuen irabazteko inongo aukerarik izan. Mont Ventouxeko igoeran, Lance Armstrongekin batera egin zuen ihes. Azken hau izango zen, azkenean, Tour horren garaile eta etapako garaipena utzi zion Pantaniri, baina honek ez zion aprezio handirik egin eta ez zituzten harreman onak izan. Hurrengo garaipena, azkena izango zuena, mendian izan zuen era berean, baina bakarrik egin zuen ihes oraingo honetan. Garaipen hauek izanda ere, Il Pirata ez zebilen batere fin. Dopingaren kontuak ez zion bizitzen uzten eta lehiaketarako aukera gutxi izan zuen handik aurrera.

Gainbehera

aldatu

Berak ukatzen zituen doping salaketak ezin bazituen isildu ere, Pantaniren ospea ez zen makaldu eta garaiko eskalatzaile hoberena zela esaten zuten askok.

Gazte hilda aurkitu zuten, ustez kokaina gaindosi batez. 2004ko otsailaren 14a zen Riminiko hotel bateko logelan aurkitu zutenean. Depresioaren aurkako botika ugari zegoenez, bere buruaz beste egin ote zuen pentsatu zuten, baina fiskalak bertan behera utzi zuen hipotesi hori. Autopsiak bihotza geratu zitzaiola esan zuen eta, 2004ko martxoaren 19an, autopsiak kokaina gaindosia ezarri zuen kausa.

Adikzio hori ez zuen atzo goizekoa, 1999ko udazkenez geroztik baitzetorkion, Girotik bota zutenean, alegia. Madonna di Campiglion hasi behar zuen azken aurreko etapa eta salaketa hark hondora bidali zuen txrirrindularia.

2008an, Pantaniren amak Era il mio figlio liburua argitaratu zuen eta bere ikuspegia agertzen zuen bertan[6]. 2014ko abuztuan ireki zituen berriro ikerketak Rimini fiskaltzak eta familiaren hipotesia ontzat hartu zuen. Zitekeena zen txirrindularia kolpatua eta uretan urtutako kokaina hartzera derrigortuta izana.

2016ko martxoaren 14an, epaileek 1999ko Pantaniren positiboa Mafiak manipulatu zuela ezarri zuten eta kirolaria errurik gabe aurkitu zuen. Tribunal horrek Mafiak apustuak kontrolatu eta manipulatu nahi zituela erabaki zuen[7].

Palmaresa

aldatu

1990

1991

1992

1994

1995

1997

1998

1999

2000

Sailkapen orokorra Itzuli Handietan

aldatu
Itzuli Handia 1992 1993 1994 1995 1996 1997 1998 1999 2000 2001 2002 2003
  Italiako Giroa UT 2. UT 1. DSK 28. UT UT 14.
  Frantziako Tourra 3. 13. 3. 1. UT
  Espainiako Vuelta UT UT
  Munduko Txapelketa UT 3.
Legenda
Ez zuen parte hartu
DSK Deskalifikatua
UT Utzi


Aurrekoa
Jan Ullrich
Frantziako Tourraren irabazlea
1998
Ondorengoa
Lance Armstrong

Erreferentziak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Marco Pantani  
  NODES
Idea 2
idea 2
multimedia 1
os 11