Mariana Pajón

txirrindulari kolonbiarra

Mariana Pajón Londoño (Medellín, 1991ko urriaren 10a) BMX txirrindulari kolonbiarra da. Bi aldiz izan da Udako Olinpiar Jokoetan txapelduna eta Tokion zilarrezko domina eskuratu zuen[1]. Urrezko bi domina irabazi dituen aurreneko kolonbiarra da.

Mariana Pajón

(2013)
Bizitza
JaiotzaMedellín1991ko urriaren 10a (33 urte)
Herrialdea Kolonbia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Ibilbidea
TaldeakUrteak
 
Pisua53 kilogramo
Altuera158 zentimetro
Jasotako sariak

marianapajon.com
Instagram: marianapajon Olympic.org: mariana-pajon Edit the value on Wikidata

"Inurri atomikoa" ("La hormiga atómica") ezizenaz ezagutzen da[2].

Biografia

aldatu

Bost urte zituela irabazi zuen Kolonbiako txapelketa bere mailan eta 9 urte zituela munduko txapelduna izan zen. Guztira 14 aldiz irabazi du Munduko txapelketa, hauetatik hiru gazte mailan eta sei elite mailan[2].

Londresen 2012ko Olinpiar Jokoetan Kolonbiaren bandera eraman zuen. Pajónen lehenengo Joko olinpikoak ziren eta urrezko domina eskuratu zuen. 2016ko Rioko Jokoetanbigarren aldiz lortu zuen urrezko domina. 2018an belaunean lesio larria izan zuen eta kirol ibilbidea etetear egon zen[3] Lesioari buelta eman eta 2019an Liman jokaturiko Pan Amerikar Jokoetan urrea eskuratu zuen. Tokioko Olinpiar Jokoetan hirugarren urrezko domina lortzea zuen helburu baina Beth Shriever britainiarrak aurrea hartu zion eta zilarrarekin konformatu beharra izan zuen[4]. Hala ere pozik zegoela adierazi zuen, lan gogorra egin baitzuen berriz ere forman jartzeko[5].

Palmaresa

aldatu
Udako Olinpiar Jokoak
Txapelketa Domina Kategoria
  Londres 2012   BMX
  Rio 2016   BMX
  Tokio 2020   BMX
Munduko txapelketak
Txapelketa Domina Kategoria
  Taiyuan 2008 (Gazte mailakoa)   BMX Cruiser
  Adelaide 2009 (Gazte mailakoa)   BMX Cruiser
  BMX
  Pietermaritzburg 2010   BMX Cruiser
  Kopenhage 2011   BMX
  BMX lasterketa
  Auckland 2013   BMX lasterketa
  Rotterdam 2014   BMX
  BMX lasterketa
  Zolder 2015   BMX lasterketa
  Medellín 2016   BMX
  BMX lasterketa
  Rock Hill 2017   BMX
Pan Amerikar Jokoak
Txapelketa Domina Kategoria
  Guadalajara 2011   BMX
  Lima 2019   BMX

Erreferentziak

aldatu
  1. Txantiloi:Es-US «Mariana Pajón, la leyenda colombiana del ciclismo BMX que volvió al podio olímpico» es-us.deportes.yahoo.com (Noiz kontsultatua: 2021-08-04).
  2. a b (Ingelesez) «Five things to know about Mariana Pajon, BMX's 'Atom Ant'» Tokyo 2020 (Noiz kontsultatua: 2021-08-04).
  3. (Gaztelaniaz) Las2orillas. (2021-07-30). «La terrible lesión que casi acaba con la carrera de Mariana Pajón» Las2orillas (Noiz kontsultatua: 2021-08-04).
  4. (Gaztelaniaz) de 2021, 30 de Julio. «“Es una plata que vale oro y hasta más”: Mariana Pajón tras ganar su tercera medalla olímpica» infobae (Noiz kontsultatua: 2021-08-04).
  5. Colombia, Radio Nacional de. «“Esta es una medalla de plata que vale oro”: Mariana Pajón» www.radionacional.co (Noiz kontsultatua: 2021-08-04).
  NODES
eth 1
orte 1