Marta Hillers
Marta Hillers (Krefeld, Alemaniar Inperioa, 1911ko maiatzaren 26a – Basilea, Suitza, 2001eko ekainaren 16a) kazetari alemaniarra izan zen eta Eine Frau in Berlin (Emakume bat Berlinen) liburu autobiografikoa idatz izanagatik ezaguna batez ere.
Marta Hillers | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Krefeld, 1911ko maiatzaren 26a |
Herrialdea | Alemania |
Heriotza | Basilea, 2001eko ekainaren 16a (90 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria eta eguneroko-idazlea |
Biografia
aldatuHillersek Parisen Sorbonan ikasi zuen eta gero Europan zehar bidaiatu zuen. Frantsesez eta errusieraz hitz egiten zuen, alemanez gain. Kazetari profesionala izan zen, eta nazien propagandista gisa deskribatu izan dute.
1945ean, Berlinen harrapatuta geratu zen sobietarrek hiria inbaditu bitartean. Orduan eguneroko oharrak idazten hasi zen. Eguneroko erako lan autobiografiko horrek 1945eko apirilaren 20tik ekainaren 22ra bitarteko kontakizun bat isatzen du, Berlingo Guduan eta ondorengoan bizi izandakoaren narrazioa. Armada Gorri sobietarraren hasierako okupazioan izandako bortxaketen biktima gisa izandako esperientzia kontatzen du liburuak bere alde gordinenean.[1]
Memoria horiek 1954an ingelesez argitaratu ziren anonimoki, A Woman in Berlin izenburuarekin. Kurt Marek editore alemanak Estatu Batuetan argitaratu zuen memoria liburua, ingelesera itzulia. Mareken laguna zen Hillers, eta lagun gisa anonimotasunaren baldintzapean pasatu zion editoreari bere lana Hillersek. Era berean Marek ezaguna zen jada arkeologiaren dibulgatzaile gisa C.W. Ceram izenez argitaratu zuelako 1949an Götter, Gräber und Gelehrte (Jainkoak, hilobiak eta jakintsuak) liburua, eta hortaz idatziari zabalkundea emateko bide ona zen.
1959an irten alemanezko lehen edizioa, Genevan (Suitzan beraz, ez Alemanian), eta zabalkunde eskasa izan zuen Alemanian, non bortxaketa sobietarren gaia tabu izan zen urte luzez. Salmenta gutxi, baina polemika eragin zuen liburuak, eta Hillersek anonimo jarraitzen zuen arren, isiltasuna aukeratu zuen aurrerantzean: ez zuen kazetaritza gehiago egin, eta berrargitalpenik ere ez zuen baimendu bizi izan zen bitartean. 2001ean hil zen, 90 urterekin.
2003an berrargitaratu zen liburua alemanez berriro Hans Magnus Enzensbergerrek editatutako liburu sorta berri batean. Garai bertsuan egin zen publiko idazlearen nortasuna, eta beste polemika bat ere hasi zen, ea liburuko kontakizuna zein puntura arte zen egiazkoa eta ez literatura.[2] Kurt Mareken emaztearen bidez, ikertzaileek material originala aztertu dute, Hillersen oharrak eta ohar horietatik mekanografiatutako lehen originala, eta horietan kontatzen denak objektibitate eta egiazkotasun zantzuak dituela ondorioztatu dute; aldiz, liburuko bertsioa, ia bikoitza luzeago dena, artefaktu literario gehiagoz dago hornitua, izenetan ezkutatze eta aldaketak daude, eta nazismoranzko autoreak izan zitzakeen hurbiltasunak disimulatu egin ziren.[1]
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b Chase, Jefferson S.. (2021). Eight days in May: the final collapse of the Third Reich. Liveright Publishing Corporation, a division of W. W. Norton & Company ISBN 978-1-63149-827-5. (Noiz kontsultatua: 2023-06-04).
- ↑ «An Anonymous Woman’s Description of the First Days of the Soviet Occupation of Berlin (Retrospective Account, 1950s) | German History Intersections» germanhistory-intersections.org (Noiz kontsultatua: 2023-06-04).