Martin Gusinde

Austriar etnologoa

Martín Gusinde ( Breslau, 1886ko urriaren 29a - Mödling, Austria, 1969ko urriaren 10a ) bere lan antropologikoengatik oso ezaguna zen apaiz eta etnologo bat izan zen, bereziki Suaren Lurraldeko talde ezberdinen ingurukoak.

Martin Gusinde

Bizitza
JaiotzaWrocław1886ko urriaren 29a
Herrialdea Austria
HeriotzaMödling1969ko urriaren 18a (82 urte)
Hezkuntza
HeziketaVienako Unibertsitatea
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakesploratzailea, antropologoa, argazkilaria, unibertsitateko irakaslea, apaiz katolikoa eta misiolaria
Lantokia(k)Latinoamerika
Enplegatzailea(k)Amerikako Unibertsitate Katolikoa
Jasotako sariak
KidetzaAlemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia
Austriako Zientzien Akademia
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenaDivine Word Missionaries (en) Itzuli

Discogs: 1325957 Edit the value on Wikidata

Hasierako urteak

aldatu

Landa-lanak Suaren Lurraldean

aldatu

1918an bere lehen landa-bidaia Suaren Lurraldera egitea erabaki zuen. Santiagotik Punta Arenasera joan zen, eta ia hilabete eman zuen bertan, greba luze baten ondorioz. Salestar Misiolarien Museoko materialak eta "Suaren Lurraldearen Bilduma" ikertu zituen. Hurrengo urtean Dawson uhartera joan zen, non 1912 arte kawésqarrak babesteko Salestar Misioa zegoen.

1919an Río Grandeko Salestar Misiora joan zen, non Aita Zanchettak jaso zuen. Eskualdean, Selknam gutxi aurkitzen ditu, baina hezurdura bat ateratzen du. Talde honek sarraski latza jasan zuen azken lau hamarkadetan.

Aita Zenoneren Salestar Misiora bisita egin zuen, Río Fuegon kokatua, Viamonte Etxaldean. Hemen, Selknametako 216 kide inguru aurkitzen ditu. Halaber, 29 kideko talde txiki bat bisitatzen du Fagnano aintziran.

John Lawrence anglikano ohia bizi zen Remolino lurmuturrean Yagan taldeak bisitatu zituen lehen aldiz. Talde hau 60 kidek osatzen zuten eta bere kanpamentua Lawrencetarren etxetik oso gertu zegoen. Santiagora itzuli eta Eskola alemanean irakasten jarraitu zuen.

Abenduan Suaren Lurraldera itzuliko da. Navarino uhartean Misio protestante ohia bisitatzen du eta, ondoren, Uharte Handira jotzen du. Remolino lurmuturrean lehorreratzen da, non Lawrence familia zain duen. Lawrence andrearen laguntzaz, Yagan familietako dozena batekin biltzen da, eta konbentzitu ere egiten ditu Gazteen Zeremonia bat presta dezaten, non berak ere parte-hartze oso aktiboa duen. 1920ko martxoan Santiagora itzuli zen, eskola urte berria hasi aurretik.

1921 eta 1922 artean bere hirugarren bidaia egin zuen Suaren Lurraldera. Aita Wilhelm Koppersek laguntzen dio. Bidaia honen helburua Yaganen bizitzan eta ohituretan barneratzea zen. Remolino lurmuturrean haiek biltzeko aukerak porrot egiten du. Orduan, Viamonte etxaldera doaz, Selknamen bizitza behatzeko asmoz. Remolino puntara itzultzen da eta adostasuna lortzen dute kina zeremonia bat egiteko Navarino uhartean. Biak onartuak izan ziren eta lehen aldiz marrazkiak egiteko aukera ematen zaie.

Laugarren bidaia 1922 eta 1924 artean egin zuen, non Yaganak bisitatu zituen Punta Remolinon. Martxoan "Loima-Yekamush" bat partekatu zuen haiekin, mediku-sorginak prestatzeko zeremonia. 1923ko apirilean, zaldiz iritsi zen Fagnano aintzirako Selknam kanpamentu txikira. Maiatzaren 21ean, hain zeremonia hasten da (selknam gizonezkoen igarotze-erritua), Gusinderen temagatik, 360 arkumerekin laguntzen duena. Uztailaren 7an amaitzen da.

Osasun arazoak direla eta, Punta Remolinora itzultzen da. Bertan, txosten zabal bat idazten dio Aita Schmidti, Anthroposen argitaratzen duena. Gero Puerto Ramirezera joan zen, Smith Kanalean. Han, Txileko Itsas Armadaren Ikatz Gordailu bat zegoen, non Halakawulupak biltzen ziren. Neurri antropometrikoak hartzen ditu eta hiztegi bat egiten du. Hasierako zeremoniaren alderdi batzuetan barneratzea lortzen du.

Bere lanen argitaratzea

aldatu

Mankasen

aldatu

Selk'namek Gusinde "mankasen" izena eman zioten, selknam hizkuntzan "man" itzala edo figura eta "kasen" ehiztaria: itzalen ehiztaria. Izen hau, berak hartzen zizkien argazkien behaketagatik iradoki zitzaien. Gusindek argazkigintzara arreta handiko hurbilketa garatu zuen, herri primitiboetan, argazki-irudiek pertsonen irudia edo arima hartzen duten tabu errotua gainditzeko.

Kanpo estekak

aldatu
  NODES