Martin Van Buren
Martin Van Buren (Old Kinderhook, New York, AEB, 1782ko abenduaren 5a - Old Kinderhook, NY, AEB, 1862ko uztailaren 24a) Ameriketako Estatu Batuetako zortzigarren presidentea izan zen.
Biografia
aldatuFamilia holandar jatorrikoa zuen. Van Buren legegizona zen bizibidez, 1803tik.
Senatari (1821-1828), New Yorkeko gobernari (1829), estatu-idazkari (1829-1831), eta errepublikako lehendakariorde (1833-1837) izan zen, eta Estatu Batuetako zortzigarren lehendakaria 1837-1841 urteetan.
Jackson lehendakariaren politikari jarraipena eman zion. Bankuaren gerraren amaieran, krisi ekonomiko larria (1837ko izua), seminola indiarren aurkako bigarren gerra, eta Kanadaren eta Maineko estatuaren arteko mugari buruzko tirabirak izan zituen arazo nagusiak. Krisi ekonomikoak eta Texas Estatu Batuetan sartzeari uko egin izanak herriaren onespena galarazi zioten.
Esklabotzaren aurkakoa zen.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
aldatu