Matematika-artearen bederatzi kapituluak
Matematika-artearen bederatzi kapituluak edo Jiuzhang Suanshu (txinera sinplifikatuz: 九章算术; txinera tradizionalez: 九章算術; Pinyineraz: Jiǔzhāng Suànshù) matematika liburu txinatar bat, hainbat belaunalditako eskola-ikasleek egina K.a. X. eta II. mendeen artean. Azken fasea Kristo ondorengo I. mendekoa da. Liburu hori bizirik iraun duen Txinako lehenengoetariko matematika liburua da.
Liburuaren edukia
aldatuBederatzi kapituluen edukia hau da:
- 方田 Fangtian - Eremu laukizuzenak: hainbat itxurako eremuen azalerak (laukizuzenak, trapezioak, triangeluak, zirkulu-ebakidurak, ...); zatikien manipulazioa.
- 粟米 Sumi - Artatxikia eta arroza: ondasunen trukea prezio desberdinetan; prezioak estimatzea.
- 衰分 Cuifen - Banaketa proportzional: oinarrizko mozkinen banaketa zati proportzionaletan.
- 少廣 Shaoguang - Zabalera txikiena: zatiketak zenbaki desberdinekin; erro karratua ateratzea eta erro kuboa ateratzea; dimentsioak, zirkuluren azalera eta esferaren bolumena.
- 商功 Shanggong - Lanen gaineko hausnarketa: hainbat itxurako solidoen bolumenak.
- 均輸 Junshu - Bidezko zergak: Proportzioari buruzko problema konplexuagoak.
- 盈不足 Yingbuzu - Soberakina eta defizita. Mendebaldean geroago posizio faltsuaren metodoa izenez ezagutzen den hatsarrea erabiliz ebatzitako problema linealak.
- 方程 Fangcheng - Matrize laukizuzena: Ekuazio linealen sistemak, Gauss-Jordan algoritmoaren antzeko metodoa erabiliz.
- 勾股 Gougu - Oinarria eta garaiera: Mendebaldean Pitagorasen teorema izenez ezagutzen den hatsarrearekin lotutako problemak.
Kanpo estekak
aldatu- Liburuaren testu osoa (Txineraz)