Matriarkatua emakumeak gizartearen boterea izan duen gizarte-antolaketa da. Beste modu batera ere ezagutzen da botere hau, ginekokrazia hain zuzen ere.

Historia

aldatu

Matriarkatua eta matriarkalismoa ez dira gauza bera. Matriarkalismoa matriarkaturanzko joera da, baina emakumeak botererik eduki gabe.

Matriarkatuaren teoriaren sortzailea Johann Jakob Bachofen izan zen 1861ean argitaratu zuen “El Derecho Materno” liburuan. Liburu hartan, herentzia femeninoa eta emakumearen ondoretza kasuak biltzen zituen. Bera izan zen matrilinealismoa behatzen lehena. Datu hauek interpretatuz, gizarte matriarkal bat egon delakoaren hipotesia eraiki zuen hipotesi hau egiteko mitologia grekoa erabili zuen. Mitotik errealitatera jaitsiz, bizitza sozial eta familiarraren 3 estadio egon zirela ondorioztatuz. Hauek dira estadioak:

Hiru etapa hauetan gizonen boteretik emakumeen boterera igarotzen da eta azkenik berriro ere gizonek boterea edukitzera. Matriarkatua egon zen garai horretan boterea emakumearen eskuetan egon zela uste zuen, hau da, ginekokrazia zorrotza izan zela.

Morganek ere matriarkatua bere zentzu indartsuenean ulertzen zuen, ondorio hauetara iristeko datu etnografikoak erabiliko ditu eta senidetasun terminologiak hartuko ditu oinarritzat, berandu eman diren isla moduan hartzen zuelarik (hondar linguistiko moduan, senidetasun harreman pasatuak azaltzen zituena).

Hauek eskema ebolutibo baten arabera antolatu zituen, non toki guztietan garapen lerrobakarra emango zen: erabateko promiskuitatetik matriarkatu eta talde ezkontzetara eta azkenik monogamiara.

Bachofen eta Morganen lanak Engels-en oinarri bihurtu ziren. Egile honek eboluzio ekonomikoarekin erlazionatzen du familiaren eboluzioa, matriarkatua garai historiko zehatz bateko ezaugarriekin egokitzen saiatuz edo egokituz. Matriarkatutik patriarkatura barbareria gorenean bakarrik emango da, alfabeto idazkera, burdin fundizioa eta gens-aren propietate pribatuak eragindako soberakinekin bat eginez.

Bachofen, Morgan eta Engels bezalako marxistentzat, baita Krutwig, Ortzi eta Txema Hornillarentzat ere matriarkatua emakumeen boterea eta supremazia dira. Patriarkatuaren aurreko estadio beharrezkotzat jotzen dute, zeinek eboluzioaren etapa bat osatzen duen beste ezaugarri sozial eta kulturalarekin batera.

Tylorrek bere aurrekoekin dogma eboluzionista partekatzen du, matrilinealitatea eta patrilinealitatea ez direla ezaugarri isolatuak uste zuen, ezaugarri hauek konplexu organiko baten osagarri direla irizten zuen. Baina Tylorrek gizarte matrilinealak ez duela emakumearen autoritatea adierazten azaldu zuen, beraz, horregatik matriarkatuaren hitza alde batera utzi zuen.

Halere Morganek egindako eboluzio historikoaren antzeko ezarri zuen: sistema maternala, maternal-paternala eta paternala.

Tylor eta Vienako eskolakoek matriarkatua bere izaera ahulean ulertzen dute eta historiako ziklo kultural baten ezaugarri osatzaile bezala ulertzen zuten. Ziklo hau matriarkal-nekazaria da eta patriarkal-totemista-ehiztari eta patriarkal-nomada-artzainen artean aurkituko litzateke. Bere ezaugarriak honako hauek izango lirateke:

  • Emakumearen paper garrantzitsua gizartean eta ekonomian.
  • Emakumearen lurralde jabetza.
  • Matrilokalitatea.
  • Amaren anaiak autoritate ekintzak burutzea.
  • Matrilinealitatea.
  • Gizonen elkarte sekretuak egotea.
  • Ilargi Jainko femeninoa gurtzea.
  • Aztien matrona.
  • Hildakoei gurtza.

Euskal matriarkatua

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Euskal matriarkatua»
 

Bachofen, Morgan eta Tylorren lanek Euskal Herrian ere hedatu ziren eta matriarkatuaren teoriari heldu zioten hainbat euskal autorek. Joxemiel Barandiaran eta Julio Caro Baroja Euskal Matriarkatuaren teoriaren aldekoen artean koka ditzakegu, baita azken honen ondorengo eta jarraitzaile izango ziren Ortiz-Oses, Txema Hornilla eta Ortzi, autore hauen eraginez 1980ko hamarkadan indar handia hartu zuen Euskal Matriarkatuaren teoriak. Mariren mitoa erabili izan da askotan Euskal Matriarkatua izan zela esateko elementu oinarrizko eta garrantzitsuen bezala, eta lan hauek ere oinarri hori jasotzen zuten.

Hasieratik kritikak jaso zituen Matriarkatuaren teoriak, Maine-k (1861) teoriaren lehen autoreei aurre egin zien patriarkatua unibertsala zela esanez. 80-90 hamarkadetan eztabaida gori-gori egon zen. Benberger-ek (1979) mitoa eta teoria ez direla nahastu behar esan zuen. Euskal Herrian, Aranzadi-k esaterako “El milenarismo vasco” (1981) liburuan teoriaren berrikuspena eta kritika egin zuen.

Feministen artean ordea, ez zen jarrera oso argirik azaldu, matriarkatuaren teoriak aldekoak nahiz aurkakoak zituen. Euskal Herrian, 1985. urtean hainbat autoreren artean osatutako “Mujer vasca: imagen y realidad” liburuak Euskal matriarkatuaren teoria berrikusi eta kritika egin zion. Teoria euskal nazionalismoarekin zituen harremanak aztertu ziren besteak beste lan honetan eta idealaren eta benetako praktikaren arteko kontraesanak azpimarratu ziren.

Animalia matriarkalak

aldatu

Zenbait espezie daude matriarkatua erabiltzen dutenak antolaketa mota gisa. Hauek artean daude:

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Idea 1
idea 1