Maurice Maeterlinck (Gante, Belgika, 1862ko abuztuaren 29a - Niza, Frantzia, 1949ko maiatzaren 6a) frantsesezko olerkigile eta antzerkigile sinbolista izan zen. Frantsesez idazten zuen, eta frantses literaturako mugimenduetan oinarritu zen, batik bat, bere lanak idazteko.

Maurice Maeterlinck


PENeko lehendakari

1947 - 1949
Denis Saurat (en) Itzuli, François Mauriac, Thornton Wilder, Hu Shih (en) Itzuli - Benedetto Croce
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaurice Polydore Marie Bernard Maeterlinck
JaiotzaGante1862ko abuztuaren 29a
Herrialdea Belgika
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaNiza1949ko maiatzaren 6a (86 urte)
Hobiratze lekuaPalais Maeterlinck (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Renée Dahon (en) Itzuli  (1919ko otsailaren 15a -
Bikotekidea(k)
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaGanteko Unibertsitatea
Jesusen Konpainia
Sint-Barbaracollege (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, poeta, filosofoa, saiakeragilea, antzerkigilea, libretista eta itzultzailea
Enplegatzailea(k)La Jeune Belgique (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaAcademie Royale de Langue et de littérature Françaises (en) Itzuli
Académie des gastronomes (en) Itzuli
Académie des sciences, belles-lettres et arts de Rouen (en) Itzuli
Mugimenduasinbolismoa
Genero artistikoaphilosophical fable (en) Itzuli

IMDB: nm0535508 IBDB: 7637
Musicbrainz: e46dc76b-5339-43ca-a2eb-06e8c7e1ca40 Discogs: 786571 IMSLP: Category:Maeterlinck,_Maurice Find a Grave: 217936339 Edit the value on Wikidata

Lehen lan nagusia Serres chaudes (1899, Negutegi beroak) izan zuen, sinbolismoaren moldeei egokitutako olerki-bilduma. Hala ere, entzuterik handiena Pelléas et Mélisande (1892) antzezlan poetikoak izan zuen, drama sinbolistaren maisulantzat, XIX. mendeko drama poetiko nagusitzat jotzen dena, eta Debussyren opera baten libretoa izan zena. Maeterlinckek beste antzezlan batzuk idatzi zituen: Monna Vanna (1902) drama historikoa, L´Oiseau bleu (1908, Txori urdina) eta Le Bourgmestre de Stilmonde (1918, Stilmondeko burgumaisua).

Pixkana sinbolismotik aldendu eta ingeles dramagintzara hurbildu zen, Shakespeare eta jakobinoenera, batez ere. Maeterlincken antzezlanak hizkuntza askotara itzuli dira, eta eragin bizia izan dute mundu osoan. Maeterlinck, bestalde, prosaz ere idazle aipagarria izan zen. Haren lanetan filosofia-ezkortasuna eta izadiarekiko zaletasuna elkarturik agertzen dira. Arimaren hilezintasuna, gizakiak zenbateraino diren beren bizitzetako zoritxarren errudun eta norbanakoen komunikazioa izan ziren Maeterlincken gai nagusietako batzuk. Gorabehera mistikoak islatu zituen Les Trésor des humbles (1896, Jende xumeen altxorra) eta La Sagesse et la destinée (1898, Zuhurtzia eta halabeharra) liburuetan. Bestalde, filosofia-lan nagusiak hauek ditu: La Vie des abeilles (1901, Erleen bizimodua) eta L´Intelligence des fleurs (1907, Loreen adimena). Ez dira zientzia-lan zorrotzak, fabulak eta parabolak baizik. Inurrien bizimoduaz ere idatzi zuen (Lizardik euskarara egokitu zuen lan hori; Jakintza 1933). 1911. urtean, Literaturako Nobel saria irabazi zuen.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


  NODES
Idea 3
idea 3
Ideen 1
multimedia 1
os 7
web 1