Mazedonia (Grezia)
- Artikulu hau Greziako eskualdeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Mazedonia (argipena)».
Mazedonia Greziako ipar-ekialdeko lurraldea da.
34.177 m2 ditu eta 2.625.681 biztanle (2006). Hiriburua, Tesalonika da.
Geografia
aldatuMugakideak
aldatuAlbaniako hego-ekialdearekin, Mazedoniako errepublikako eta Bulgariako hegoaldearekin egiten du muga ipar-mendebalean; Greziaren barnean, berriz, Tesaliarekin, Epirorekin, Traziarekin eta Egeo itsasoarekin.
Inguru naturala
aldatuMendi-bizkarrez eta ibar lauez eratua da.
Ekonomia
aldatuLaborantzan, tabako-belarra, mahastiak, arroza, lihoa, fruta-arbolak, laborea eta kotoia lantzen dira, batez ere; abere-hazkuntzan, iletarako azienda. Meak, burdina, magnesita eta beruna dira. Industria-langintzarik garrantzizkoenak tabakoarena, oihalgintza eta elikadurarena (olioa, ardoa) dira.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.