Medici Riccardi jauregia
Medici jauregia edo Medici Riccardi jauregia (italieraz: Palazzo Medici Riccardi) Florentzian dago, Via Largan, gaur egun Via Cavour 3. Michelozzo di Bartolomeok egin zuen 1444 eta 1460 bitartean Cosimo de' Medici zaharraren enkarguz. Egun, Probintzia Kontseiluko egoitza da.
Medici Riccardi jauregia | |
---|---|
Palazzo Medici Riccardi | |
Kokapena | |
Herrialdea | Italia |
Eskualdea | Toscana |
Italiako hiri metropolitarra | Metropolitan City of Florence |
Italiako udalerri | Florentzia |
Koordenatuak | 43°46′31″N 11°15′22″E / 43.77529°N 11.25599°E |
Historia eta erabilera | |
Confiscation | 1494 |
Komisarioa | Cosimo Medici |
Erabiltzailea | Medici Cosimo I.a Medici - 1540 Medici Bank (en) |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Michelozzo |
Estiloa | pizkundetar arkitektura |
Azalera | 1.900 m² |
Ondarea | |
Objetu kopurua | 537 item (en) |
Bisitariak urtean | 85.000 |
Kontaktua | |
Helbidea | Via Cavour 3, 50121 Firenze, Via Cavour, Cavour, 3 - Firenze eta Via Camillo Benso Cavour 3, 50129 Firenze |
E-posta | mailto:biglietteria@palazzo-medici.it |
Telefonoa | tel:+39-055-276-0340 |
Webgune ofiziala | |
Ezaugarriak
aldatuPizkundetar oinplanoduna, bere inguruan logelak jartzen diren patio bat da.
Florentziar tradizioa barne patioan ikus daiteke, karratua dena, eta batez ere esgrafiatuaren erabileran, gotikotik hartua. Han tondo batzuk elkartzeko balio duten girlandak irudikatzen ditu. Bi gorputzez osatua dago, behekoak arku batzuk ditu ordena konposatuko zutabe batzuen gainean, goikoa trinkoa den bitartean. Goiko honetan bao batzuk irekitzen dira.
Fatxada hiru solairutan banatua dago aparailu errustikoen tratamendu ezberdinaren eta bere harresiaren kuxinduaren bidez. Harlandu kuxindu baten gradazioa dago behealdean kuxindu leun eta landuago batera eboluzionatzen duena goialdean. Solairu bakoitza erlaitz irten bidez banatzen da.
Garrantzitsua da dobelajea. Honen barnean bao biforoak ikus daitezke, antzinaro klasikotik hartua.
Harlandu kuxinduaren erabilera aberastasun eta botere ikur bezala erabili zen, oso nekeza eta egiteko zaila baitzen.
Eraikin honek Pizkundeko toskanar jauregientzako oinarriak jartzen ditu. Honela adibide oso antzekoak ikusiko dira, Rucellai jauregia eta Pitti jauregia kasu.