Meet the Robinsons
Meet the Robinsons (euskaraz Robinsondarrak Ezagutuz), 2007ko Stephen J. Anderson estatubatuar zinema zuzendariaren komedia eta zientzia-fikziozko konputagailuzko animazio film bat da. Walt Disney Picture estudioek ekoitzi zuten. William Joyce idazlearen A Day with Wilbur Robinson (1990, Egun Bat Wilbur Robinsonekin) haur marrazki liburuan oinarritua dago. Jordan Fry, Wesley Singerman, Harland Williams, Tom Kenny, Steve Anderson, Angela Bassett, Laurie Metcalf, Adam West, Tom Selleck eta Nicole Sullivan aktoreek ahotsez bikoiztu zuten. Soinu banda Danny Elfman musikagileak konposatu zuen.
Meet the Robinsons | |
---|---|
hainbat artistaren marrazki biziduneko filma | |
Egilea(k) | hainbat artista |
Argitaratze-data | 2007 |
Izenburua | Meet the Robinsons |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | abenturazko filma, fantasiazko filma, film komikoa, lan literario batean oinarritutako filma, haurrentzako filma eta zientzia-fikziozko filma |
Iraupena | 95 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Telesaila | Walt Disney Animation Studios film (en) |
Deskribapena | |
Oinarritua | A Day with Wilbur Robinson (en) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Stephen J. Anderson (en) |
Gidoigilea(k) | Stephen J. Anderson (en) Don Hall (en) Nathan Greno |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | John Lasseter |
Konpainia ekoizlea | Walt Disney Animation Studios |
Ekoizle eragilea | John Lasseter |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Danny Elfman |
Argumentu nagusia | Denbora bidaia |
Historia | |
Gertaera nabarmenak | 2007ko martxoaren 25a estreinaldi — El Capitan Theatre (en) |
Jasotako sariak | Young Artist Awards (en) |
Nominazioak | |
disney.go.com… | |
Argumentua
aldatuLewis (Jordan Fry) mutiko umezurtz eta arras buruargia da, pertsonak laguntzeko asmoz edozein motako gailuak asmatzeko gai izateagatik nabarmentzen da. Halere, nahiz eta gailuak sortu, ez du bere ama ez ezagutzearen hutsunea bete, hortaz Lewisek bere ama kosta ala kosta topatzeko erabakia hartuko du. Horretarako txikiagoa zenean nolakoa zen oroituaraziko dion memoria eskaner bat asmatuko du, baina Onddo-Kapeladun Tipoak (Steve Anderson) gaiztoak bere Doris (Ethan Sandler) kapela robotikoaren laguntzaz Lewisen asmakuntza saboteatuko du
Onddo-Kapeladun Tipoarekin izandako gertakariarekin mindurik, Lewis umerzurztegiko teilatura igo eta bertan Wilber Robinson (Wesley Singerman) izeneko mutikoa ezagutuko du. Wilberrek Lewis bere arazo guztietatik urruti inoiz bizitatu ez duen leku batera eramango du: etorkizuna. Han gainontzeko Robinson familiarekin elkartuko da, bai eta bestelako pertsona xelebre eta eroskoekin, hauek etorkizuna Onddo-Kapeladun Tipoa eta bere morroietatik salbatzeko bere abentura berrian lagunduko diote.
Aktoreak
aldatu- Jordan Fry: Lewis
- Tom Selleck: Cornelius, Lewis bera zaharragoa
- Wesley Singerman: Wilbur Robinson
- Steve Anderson: Onddo-Kapeladun Tipoa
- Matthew Josten: Michael "Goob" Yagoobian, Onddo-Kapeladun Tipoa bera gazteagoa
- Andersonek Aitona Bud eta Lehengusu Tallulahri ere ahotsa ipini zien
- Harland Williams: Carl
- Nicole Sullivan: Franny Robinson
- Jessie Flower: Franny gaztea
- Angela Bassett: Mildred
- Adam West: Osaba Art
- Laurie Metcalf: Lucille Krunklehorn
- Ethan Sandler:
- DOR-15 (Doris)
- Osaba Fritz (eta Izeba Petunia)
- Spike eta Dimitri
- Cousin Laszlo
- InventCo enpresako zuzendaria
- Don Hall: Osaba Gaston
- Hallek Gimnasioko entrenatzaileari ere ahotsa ipini zion
- Tom Kenny: Willerstein jauna
- Kelly Hoover: Izeba Billie
- Tracey Miller-Zarneke: Lizzy
- Joe Mateo: Tiny, rex tiranosaurioa
- Aurian Redson: Frankie, zapoa
- Jamie Cullum: Frankie zapoaren ahotsa abestietan
- Paul Butcher: Stanley
- Dara McGarry: Harrington andrea, InventCo enpresako harreragilea
- John H. H. Ford: Harrington jauna
- Nathan Greno: Lefty
Kanpo estekak
aldatu- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)