Doinu
- Artikulu hau musikari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Doinu (argipena)».
Doinu edo melodia irizpide estetiko baten arabera antolatzen den soinu eta nota-segida, atal eta tartetan banatua, entzuleek beste doinuetatik bereizi eta identifikatzen dutena. Sekuentzia lineal batean moldatzen da, hau da, denboran zehar, eta berezko nortasuna eta esanahia du soinu-ingurune berezi baten barruan.
Bere zentzurik literalenean, melodia bat altuera eta erritmo konbinazio bat da, zentzu figuratuagoan, hitza, batzuetan, zabaldu egin den bitartean, tinbrea bezalako beste musika elementu batzuen segidak sartzeko. Hondoko akonpainamenduari dagokionez, melodia lehen planoa dela esan daiteke. Baina lerro melodiko bat edo ahots bat ez da nahitaez lehen mailako melodia bat. Melodia erritmo, soinu, altuera eta abarrez osatuta dago.
Doinua bertsogintzan
aldatuEuskal kulturaren kontestuan, bertsolaritzan kantatzeko doinua edo airea bereziki aztertu eta dokumentatu den gaua da. Doinua hitzaren laguntzailea da eta neurri mota bakoitza doinu askotan kanta daiteke.[1]
Ehunka dira Euskal Herriko bertsolariek erabili zituzten eta erabiltzen dituzten doinuak. Juanito Dorronsorok Bertsozale Elkartearentzat egin zuen lanak 3.000 baino gehiago detektatu zituen, eta elkartearen Xenpelar Dokumentazio Zentroak lana osatzen jarraitzen du.[2] Euskal kantutegiko doinuak, elizakoak eta abesti ezagunak erabiltzen dira gehienbat.
21. mendean, doinu berrien ekarpena sumatu da bertsolarien artean, norberak osatuak batzuk eta musikari baten laguntzaz eginak besteak. Kantagintzan edo hedabideetan ezagunak egin diren doinuak bertsolaritzara ere adaptatu izan dituzte bertsolariek. Adibodez, ezaguna egin zen 2017 Doraemon marrazki-bizidunen abestiaren doinua Carles Puigdemont politikari katalanaz jarduteko erabili zuenean Maddalen Arzallusek.[3] 1997ko txapelketa batean Jesus Mari Irazu bertsolariak Xabier Leteren Habanera kantua hartu eta harekin 8 puntuko bertsoa osatu zuenean, gerora bertso taulan ohiko bihurtu den doinu batekin sorpresa eman zuen.[4]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Metrika eta baliabideak – Ahozko euskal literatura. (Noiz kontsultatua: 2023-09-15).
- ↑ «3.160 doinuko bildumatik har ditzakete bertsolariek doinu 'berriak'» EITB (Noiz kontsultatua: 2023-09-15).
- ↑ «[BIDEOA Maddalen Arzallus, Doraemon eta Puigdemont - Zumaia»] Baleike.eus (Noiz kontsultatua: 2023-09-15).
- ↑ Garmendia, Joxerra Garzia; Maritxalar, Jon Sarasua; Makazaga, Andoni Egaña. (2001). Bat-bateko bertsolaritza: gakoak eta azterbideak. Bertsozale elkartea ISBN 978-84-89283-25-1. (Noiz kontsultatua: 2023-09-15).
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |