Mendata
Mendata Bizkaiko erdialdean dagoen udalerri txikia da, Busturialdeko eskualdean kokatua. Urdaibairen barrualdean dago, 22,4 km2 ditu, oso lurralde aldapatsuarekin. Erdialdea Golako errekaren Ibarra eta Berrokondo errekaren artean dago. 400 biztanle zituen 2016. urtean.
Mendata | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizkaia, Euskal Herria | |||||||||||
Mendatako udaletxea | |||||||||||
| |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Bizkaia | ||||||||||
Eskualdea | Busturialde | ||||||||||
Izen ofiziala | Mendata | ||||||||||
Alkatea | Ramón Urresti Lamikiz (EAJ) | ||||||||||
Posta kodea | 48382 | ||||||||||
INE kodea | 48062 | ||||||||||
Herritarra | mendatarra | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 43°16′56″N 2°38′33″W / 43.282222222222°N 2.6425°W | ||||||||||
Azalera | 22,39 km² | ||||||||||
Distantzia | 36 km Bilbora | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 385 (2023) −8 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 0,17 bizt/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] | % 7,6 | ||||||||||
Zahartze tasa[1] | % 27,41 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 42,86 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[1] | % 82,98 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[1] | % 6,18 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 3,96 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1] | % 86,42 (2010) | ||||||||||
Kaleko erabilera [2] | % (2016) | ||||||||||
Etxeko erabilera [3] | % 73.02 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Webgunea | http://www.mendata.es |
Geografia
aldatuAuzoak
aldatu- Albiz auzunea. Albiz, Mendatako auzuneko gunea, Mendata herria osatzen duten lau auzuneetariko bat da. Bizkaiko kofradiako zaharrenetariko bat izan zen, eta Albiz etxearen inguruan garatu zen. Auzune honetan daude Santa Maria Magdalenaren eliza, Albiz palazioa edo Kondearena eta dorretxea.
- Elexalde auzunea. Elexalde auzunean dago herriko hirigune nagusia, erreka biren artean kokatuta, Berrekondo eta Golakoa hain zuzen ere, udalerriaren erdigunea da. Bertan daude Done Mikelen eliza, udaletxea, pilotalekua, ostatua...
- Marmiz auzunea. Mendata osatzen duen beste populazio gune bat dugu Marmiz. Baserrien kontzentrazio nagusia bidegurutzean dago, Gernikatik datorren errepidean, hain zuzen ere.
- Olabe auzunea. Olabe auzunea Golako errekak zeharkatzen du. Erreka horren inguruan, Erdi Aroan, burdinolen industria oso garrantzitsua hedatu zen. Olazarra, Olatxua eta Ororuaga izan ziren burdinola garrantzitsuenak. Auzune horretan daude San Pedro eta San Kristobalen baseliza, Montalban dorrea eta zubi erromanikoa.
Historia
aldatuMendata Busturia merinaldeko elizatea da, Bizkaiko lurralde historikoan. Gernika-Lumoko epai–barrutiari dagokio. Gernikako Batzar Nagusietan bederatzigarren botoa eta jarlekua zituen. Bestetik, zinezko jaurlaria zuen.
Mendatako biztanleak, mendi eta lautadetan sakabanatuta bizi ziren, eta arto, gari, indaba, eta ortuarien uzta nahiko onak biltzen zituzten; mendiak ustiatzen zituzten, larre-belardietarako, burdinoletarako eta eraikuntzarako materiala ateraz. X. mendean, Bizkaiko jaunaren nekazari maizterrek Albizko Santa Maria Magdalena eliza eraiki zuten mendi-bizkar baten gainean. XVI. mendean, berreraiki eta handiagotu egin zuten.
Berrehun urte geroago, Ugarte-Jemein belaunetxeko nagusiak proposatzen zituen lau onuradunek zaintzen zuten eliza; horien aurrekoei, Errege Katolikoek nagusigoa eta harremanak eman zizkieten, guztien herena izan zedin, hau da, hamaika etxe eta hogeita bat anega.
Demografia
aldatuMendatako biztanleria |
---|
Politika
aldatu2011ko udal hauteskundeak
aldatu2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Mendatako alkatea Euzko Alderdi Jeltzaleko Ramon Urresti da.
Mendatako udalbatza | |||||
Alderdia |
2011ko maiatzaren 22 | ||||
Zinegotziak | Boto kopurua | ||||
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) | 5 / 7 |
||||
Bildu | 2 / 7 |
||||
Alderdi Popularra (PP) | 0 / 7 |
||||
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean |
Kultura
aldatuEuskara
aldatuMendatan[6] Busturialdeko euskara[7] hitz egiten da, mendebaldeko bizkaieraren aldaera.
Ondare erlijiosoa
aldatuSanta Maria Magdalena eliza
Nekazaritza elizatxo hau, tradizioak dioenez, baseliza modura eraiki zuten, gaur egungo edifizioa bere osotasunean XVI. mendekoa den arren, dorrea izan ezik, azken hau 1776an berreraiki baitzuten. Elizpe jarraia dauka elizaren inguruan. Elizpeek funtzio sozial garrantzitsua izan dute historian, herritarren batzarleku modura erabili izan direlako.
Done Mikelen eliza
X. mendean eraiki zuten mendi tontor baten gailurrean, eta XVI. mendean handitu egin zuten. Eliza nabe edo elizbarne bakarrekoa da. Bestalde, bost aldare ditu, ebanjelio aldean kapera bi, 1526 eta 1170ean eraikiak, inguruan atari jarraia eta aurreko aldean dorre laukia. Elizaurre apaingabea eta erretaula errenazimendu garaikoak dira.
San Joan eta San Lorentzoren baseliza
Oin errektangeluarra dauka. Harlagaintzezko hormak ditu, ertzak harlanduz horniturik. Hego-mendebaldean hare-harrizko pieza bakar batek leiho bitxia dauka, goiko eta eskumako paneletan latinezko idazpuruak dituela: SANCZIUS HABAS/ QUI/ HEDIFICABIT HAC.
Baseliza horretan daude San Juanena ez ezik, San Lorentzoren irudia ere.
San Petri eta San Kristobalen baseliza
Olabe auzoan dago. Eraikinari buruzko lehen berriak 1736koak dira, eta 1793. eta 1795. urteen bitartean berreraiki zuten. 1878an, aldiz, Ignazio Arejitak zaharberritu zuen. Herriko tradizioak dioenez, Urkitze baserriaren inguruan zegoen Done Petriren baselizatik San Kristobalen baselizara eraman omen zuten irudia, eta nahiz eta horren irudia izan erdi-erdian, Done Petriren baseliza izenaz ezagutzen dute herritarrek.
-
Santa Maria Magdalena eliza.
-
Done Mikelen eliza.
-
San Joan eta San Lorentzoren baseliza.
-
San Petri eta San Kristobalen baseliza.
Ondare zibila
aldatuAlbizko jauregia
Mendatan dagoen eraikin barroko kultu bakarra. Oin-plano angeluzuzeneko eraikin xehea da. Ertz, leiho eta atea izan ezik, harlantzezkoa; fatxada nagusia asimetrikoa da, eta azpimarratzekoak dira sarrerako ataripeak duen arku karpanela, eta horren alboetan dauden lau leiho dinteldun txikiak. Bigarren solairu bat ere badauka eta bertan beste lau leiho daude, ate nagusiaren gainean dagoen belaustradan balkoi taxutua, eta alboetan, Albiz eta Allende Salazar familien armarriak dauzka.
Albizko dorrea Dorre hau izena ematen dion auzune berean dago kokatuta. Albiz leinukoen etxea izan zen, eta gaur egun zutik dirau, hainbat aldiz erre duten arren. Albiztarren leinua Urdaibain lehen aldiz aipatzen den leinua da. Gaur egun behesolairuak baino ez dirau.
Montalban dorrea
Leinuen bandoetan borroka egiten zuten familien oinetxea, Gernikako lurraldea eta Erdi Aroko bidea kontrolatzen duen muino estrategikoan dago. Oinetxe hau pentagonala da eta seguruenik eraikina, Bizkaian eredu bakarra, beste eraikin zaharrago baten berreraikuntza da.
Zubi erromanikoa Arratzu herriko eliza ingurutik abiatuta, bidezidorrak behera egiten du Golako errekarantz, zubi erromanikora heldu arte. Berau Erdi Aroko eraikina dugu, Urdaibai zeharkatzen duen Jaundone Jakue bidearen atala, oraintsu zaharberritu dute.
-
Montalban dorrea.
-
Zubi erromanikoa.
Mendatar ospetsuak
aldatu- Bitoriano Gandiaga (1928-2001), idazlea.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ «Beaskoetxea Egiarte, Anastasio - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-12).
- ↑ «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-12).
- ↑ «Mendata - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-12).
- ↑ «Busturialdekoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-12).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |