Mendebal-txori
Mendebal-txori (Phalaropus) Scolopacidae familiako genero baten izen arrunta da.
Mendebal-txori | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Aves |
Ordena | Charadriiformes |
Familia | Scolopacidae |
Generoa | Phalaropus Brisson, 1760
|
Azpibanaketa | |
Ikusi testua
|
Itsas hegaztia da, 18 cm inguru luzea. Kolore biziagoak izaten ditu udan negu partean baino. Sabelaldea zurixka du, lepoa laranja kolorekoa eta gainaldea zuri-beltza. Europako, Asiako eta Ameriketako iparraldean bizi da. Bizitzako aldirik handiena itsasoan ematen du.[1]
Espezieak
aldatuGeneroak, egun, 3 espezie ditu:[2]
- Mendebal-txori mokolodi - Phalaropus fulicarius (Linnaeus, 1758)
- Mendebal-txori mokomehe - Phalaropus lobatus (Linnaeus, 1758)
- Wilsonen mendebal-txori - Phalaropus tricolor (Gmelin, 1819)
Erreferentziak
aldatu- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
- ↑ Clements, J. F.. (2007). The Clements Checklist of Birds of the World. (6. argitaraldia) Cornell University Press.