Menderes edo Büyük Menderes ibaia, historikoki Meandro ibaia (antzinako grezieraz: Μαίανδρος, Maíandros; turkieraz: Büyük Menderes Irmağı), Turkia hego-mendebaldeko ibai bat da. Herrialdearen erdi-mendebaldeko zatian du bere iturburua, 2309 metroko Murat Dagi menditik hegoaldera, eta Banaz izena hartzen du Adigüzeleko uharkara iritsi arte, non emari gutxiagoko antzeko beste ibai batekin elkartzen den, baina askok, benetako Meandro ibaitzat hartzen dutena, hau, antzinako Zelaenae (egun Dinar) hiri frigiarretik gertu jaiotzen dena. 350 kilometroko ibilbide baten ondoren, Egeo Itsasoan itsasoratzen da, Miletotik gertu.

Menderes
Büyük Menderes
Datu orokorrak
Garaiera3 m
Motaibai
Luzera548 km
Geografia
Map
Koordenatuak38°12′55″N 29°49′41″E / 38.2153°N 29.8281°E / 38.2153; 29.8281
Honen parte daGreziar mitologia
Estatu burujabe Turkia
Turkiako probintziaAfyonkarahisar probintzia
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera25.000 km²
Ur-emaria90 m³/s
LakuakLake Işıklı (en) Itzuli
Bokalea
()
Egeo

Antzinatean bere grezierazko izenagatik ezagutua, Meandro ibaiak beti harritu zituen greziarrak, kurba zabaleko sigi-sagako ibilbidean aurrera egiteko moduagatik. "Meandro" hitza, beste edozein ibairen halako kurbentzako hartu zen. Meandrok sigi-sagako ibilbide hori marrazten duen tokia, kurba ugari eta ibilgu utziekin (perra lakuak edo antzinako ibilgu lehorrak), itsasoratzetik gertu dagoen ordoki alubialean da, 100 kilometro inguruan. Hala ere, ordoki horretan, ibaiaren ibilgua bideratu zen, ibilguaren ezegonkortasuna eragozteko. Ibilgu artifizialak, ordoki alubialaren bi alboetan kokatutako zati zuzeneko lerroak dira, eta ez dute ibaiaren emari osoa bideratzen, baizik eta ureztatzerako eta uholdeak ekidin edo mugatzeko.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Idea 1
idea 1