Miamiko Mastersa, urtero AEBetakoFlorida estatuko Key Biscaynen jokatzen den tenis txapelketa da. ATP World Tour Masters 1000 txapelketetako bat da gizonezkoen zirkuituan, Grand Slam txapelketen ostean garrantzia gehien duten txapelketak alegia. Emakumezkoen zirkuituan 1 taldeko txapelketa da.
Urteko txapelketa garrantzitsuenen artean kokatu behar dugu, horren adibide argia da Grand Slameko txapelketekin batera 64 tenislarien fixturea duen gutxienetakoa dela. Txapelketak irauten duen 12 egunetan zehar, 96 gizon eta 96 emakumek parte hartzen dute banakakoan, eta 32 bikotek binakakoan.
1985. urtean sortua, Lipton International Players Championships izena izan zuen hasiera batean. 2000. urtean, sponsor aldaketa bat medio, Ericsson Open izena hartuko zuen. 2002. urtetik aurrera eta 2007a arte, NASDAQ-100 Open izena izan zuen. Ordutik aurrera Sony Ericsson Open izen daukalarik. Hala eta guztiz ere, "Key Biscayne" bezala ezaguna da komunikabideen artean.
Duen ospea eta historiagatik, zein gizonezkoen eta emakumezkoen txapelketa egoteak, askorentzako ATP zirkuituko 6. txapelketa garrantzitsuenatzat edukitzea dakar. Lau Grand Slam eta urte bukaeran jokatzen den Tennis Masters Cup txapelketen ostean.
Butch Buchholz tenislari ohiak sortu zuen txapelketa hau 1985. urtean. Bere hasierako helburua urte hasierako txapelketarik garrantzitsuenean bilakatzea zen txapelketa hau, Australiako Irekia garai horretan abenduan jokatzen baitzen. Buchholzek ATP eta WTAkoekin harremanetan jarri zen eta bere burua txapelketa 15 urtez antolatzeko eskaini zuen, sarietaz arduratzeaz gain. Bi erakundeek eskaintza onartu zuten.
Txapelketaren lehendabiziko edizioa 1985. urtean Delray Beacheko "Laver's International Tennis Resort"en jokatu zen. Buchholzek, txapelketaren epaile bezala Wimbledongo epaile nagusi zen Alan Mills kontratatu zuen. Ted Tinlingren zerbitzuekin ere kontatu zuen, protokoloaren zuzendari gisa. Hasiera batean 1,8 milioi dolar banatu ziren saritan, zeina Wimbledonen eta AEBetako irekian baino ez zuten diru gehiago banatzen. Gaur egun 6 milioi dolar banatzen dira.
1986. urtean Boca Ratonera eraman zuten txapelketa. Azkeneko aldaketa hurrengo urtean izango zuen, Key Biscaynera eraman zutenean. Txapelketa urtero martxoan ospatzen da eta teniseko munduan "5. Grand Slam"a bezala ezaguna da.