Mikhail Tukhatxevski
Mikhail Nikolaievitx Tukhatxevski (errusieraz: Михаи́л Никола́евич Тухаче́вский; Pensa, Smoliensk, Errusia, 1893ko otsailaren 16a - Mosku, Sobietar Batasuna, 1937ko ekainaren 12a) sobietar mariskala izan zen.
Bizitza
aldatuFamilia noble bateko semea zen, eta 1914an Akademia militarrean graduatu zen. Lehen Mundu Gerran preso hartu eta Alemaniara eraman zuten, baina Errusiara ihes egitea lortu zuen, eta Armada Gorrian sartu zen. Trotskik IV. armadako buruzagi egin zuen eta txekiarrak Ural mendietaraino bidali zituen.
Errusia eta Poloniaren arteko gerran (1920) mendebaleko fronteko buruzagia izan zen. 1921ean Kronstadteko marinelen matxinadari aurre egin zion. 1925-1928 urteetan Leningradeko Estatu Nagusiko buru izan zen, eta 1931tik aurrera defentsarako komisarioaren laguntzailea. 1935ean mariskal izendatu zuten. Stalinek abiarazi zituen Moskuko auzietan traizioa leporatu zioten, eta heriotza-zigorra eman ondoren, 1937. urtean hil zuten.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mikhail Tukhatxevski |