Mikrokontakizuna, mikrokontaketa, mikroipuina, ipuin hiperlaburra, ipuin labur-laburra edo narrazio labur-laburra literaturaren genero narratibo aren azpigenero bat izendatzeko erabiltzen diren hitzak dira. Oso esaldi gutxirekin, mikrokontakizunen egileek lortzen dute literatura narratiboaren generoan sar daitezkeen testuak egitea.

Gaur egun, literaturaren teoriako hainbat testutan, mikrokontakizuna azpigenero literario modernotzat jotzen da baina sustraiak bila daitezke Antzinako hainbat testu motatan: fabuletan, asmakizunetan, paraboletan, epitafioetan, graffitietan, aforismoetan, epigrametan, etab.

Kanpo estekak

aldatu
  NODES