Miren Arenzana Letamendi

euskal artista

Miren Arenzana Letamendi (Bilbo, 1965eko ekainaren 6a) euskal artista da.[1]

Miren Arenzana Letamendi
Bizitza
JaiotzaBilbo1965eko ekainaren 6a (59 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
BizilekuaBilbo
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Royal College of Art (en) Itzuli
Central Saint Martins (en) Itzuli
European Ceramics Work Center (en) Itzuli
(2016ko apirilaren 7a - 2016ko ekainaren 29a)
Jarduerak
Jarduerakeskultorea, diseinatzailea eta artista bisuala
Lantokia(k)Oisterwijk (en) Itzuli

Biografia

aldatu

Miren Arenzana Bilbon jaio zen 1965ean. Arte Ederretan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) eskultura espezialitatean. Ondoren, Londresera joan zen Advanced Studies in Sculpture graduatu-ondoa egitera, Central St. Martins of Art and Design-en.[2][3]

Arenzanak Artelekuko tailerretan parte hartu zuen, Angel Bados eta Francisco Javier San Martinen zuzendaritzapean. 1990ean Basauriko Udaleko Juan de Otaola y Pérez de Saracho beka eman zioten eta hurrengo urtean Eusko Jaurlaritzako Arte Sorkuntzarako Beka.

1992ko Joseph & Josephine erakusketaren ondoren, Xabier Sáenz de Gorbea historialari eta arte-kritikariak bere lanari buruz ondorengo hauxe idatzi zuen:

"Berea plastiko eta aluminiozko konstruktibismo futurista da. Bere piezek beren formen barruan istorioak sortzeko interes gehigarria dute. Askotan, itsasgarriek, panpina txiki-txikiak eta giza irudiak baino ez ditu erabiltzen, eta erreferentzia egiten diete espazio sideralari nahiz interespazioari, kanpoaldeari, barrualdeari eta intimoari, makrokosmosari eta mikrokosmosari".[1]

Erakusketak

aldatu
  • 1990 Spite Byte, Basauri Art´s Council Gallery. Bilbo.
  • 1992 Joseph& Josephine, Gallery ibilbidea, Gasteiz.
  • 1993 Si I were you...RED, Gran Vía BBK Gallery, Bilbo.               
  • 2004 Kolorezko biotza, London Met: Business Link, Londres.
  • 2008 From the absurdity of the heights, Centre d´Art Santa Mònica (CASM), Bartzelona
  • 2007 La bola de cristal: Le Module, Montehermoso, Gasteiz.[4]
  • 2010 Playroom: Sculpture kita, Galerie du Tableau, Marseille, Frantzia
  • 2013+ De Lumière, Marseille Proventzako Europako Hiriburu Kulturaduna.
  • 2015 Love 3, Galería Carreras Mugica, Bilbo.[5]

Erakusketa kolektiboak

aldatu
  • 1994 Un siglo de Arte Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean.
  • 1995 Plastika garaikidea Gasteizko Ur Biltegi Zaharrean

Sariak eta aintzatespenak

aldatu
  • INJUVEk (Gazteriaren Institutua) antolatutako 1992ko Gazte Artearen Erakusketan hautatua, Madril.
  • Gure Artea 2019 saria.[6]
  • XVIII. Ikusizko sorkuntzarako laguntzen deialdia, arte plastikoen kategoria, 2014.[7]

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Idea 2
idea 2
iOS 1
mac 1
os 15
visual 1