Mitraismo
Mitraismoa (persieraz: مهرپرستی) erlijio misteriko bat izan zen, garai helenistikoan (K.a. II. mendean seguruenik) ekialdeko Mediterraneoan sortu zena. Ondorengo mendeetan, Erromatar Inperio osoan zehar hedatu zen. Mitraismoaren jainko nagusia Mitra da, persiar jatorriko Mitra jainkoaren aldaera bat.
Mitraismoaren hedapen handiena III. eta IV. mendeetan gertatu zen, kristautasunaren lehiakide gogorra bihurtu zelarik. Erromako soldaduen artean arrakasta berezia izan zuen. Konstantino I.a enperadoreak kristautasuna onartu zuenean, Mitraismoa nahiko azkar desagertzen hasi zen[1], eta 391an Teodosio Handia enperadoreak mitraismoaren praktika debekatu zuen, gainontzeko erlijio paganoekin egindakoaren antzera.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) «Mithraism | Definition, History, Mythology, & Facts | Britannica» www.britannica.com 2024-04-25 (Noiz kontsultatua: 2024-06-15).
Kanpo estekak
aldatu- Mithraism. World History Encyclopedia.