Moby Dick (1956ko filma)
Moby Dick 1956ko John Huston estatubatuar zinema zuzendariaren abenturazko filma bat da. Herman Melville idazlearen Moby Dick eleberrian oinarritua dago. Bertan, Gregory Peck, Richard Basehart, Leo Genn eta Orson Welles aktoreek antzeztu zuten.
Filma Irlandako Youghal udalerria, Gales, Espainiako Kanariar Uharteetako Las Palmas de Gran Canaria uhartean eta Portugalgo Madeira uhartean filmatu zen.
Argumentua
aldatuXIX. mendea, Ingalaterra Berria, filmak Pequod baleontzia eta bere eskifaiaren istorioa kontatzen du. Ontzia Ahab kapitain (Gregory Peck) zorrotz, gupidagabe eta izaera ozpidukoaren agindupean dago, honi iraganean Moby Dick izeneko "bale zuri erraldoi" batek ia hil zuen, baina hankabakar laga zuen. Eskifaia kapitainari elkartu zaio, Ahaben bizitzako helburu bakarra hain gorrotogarria zaion bale erraldoia topatu eta hiltzea delarik, horrek kapitaina bera eta bere eskifai osoaren hondamendia eta heriotza ekarriko die, ontzitik salbatuko den bakarra istorio hau kontatzen duen Ishmael (Richard Basehart) marinel gaztea izango delarik.
Aktoreak
aldatu- Gregory Peck: Ahab kapitaina
- Richard Basehart: Ishmael
- Leo Genn: Starbuck
- James Robertson Justice: Boomer kapitaina
- Harry Andrews: Stubb
- Bernard Miles: Mandarra
- Noel Purcell: ontziko arotza
- Edric Connor: Daggoo
- Mervyn Johns: Peleg
- Joseph Tomelty: Peter Coffin
- Francis de Wolff: Gardiner kapitaina
- Philip Stainton: Bildad
- Royal Dano: Elijah
- Seamus Kelly: Flask
- Friedrich von Ledebur: Queequeg
- Orson Welles: Aita Mapple
- Tamba Allenby : Pip (krediturik gabe)
- Tom Clegg: Tashtego (krediturik gabe)
- Ted Howard: Perth (krediturik gabe)
- John Huston: Peter Coffinen ahotsa eta Pequodeko behatzailea (krediturik gabe)
Ikus gainera
aldatu- Moby Dick (1930eko filma): John Barrymore aktoreak antzeztua.
Kanpo estekak
aldatu- Moby Dick filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)