Momentu sismiko
Momentu sismikoa sismologian lurrikarak neurtzeko erabiltzen den kantitate bat da. Momentu sismiko eskalarra () honako ekuazioarekin definitzen da: , non
- lurrikaran mugitu diren arroken ebakidura modulua da (dina / cm2)
- failaren haustura azalera da lurrikara gertatu denean (cm2-tan)
- n eman den batez besteko desplazamendua da (cm-tan).
Lurrikara baten momentu sismikoa faktore horiek kontuan hartzen estimatzen da, nahiz eta beti ez diren datu zuzenak lortzen. Gaur egungo lurrikaratan sismogramak erabilita egiten da lan hori, lurraren mugimendua bera aztertuz. Antzinako lurrikaren balorazioak egiteko failaren haustura eta mugimenduaren arabera egiten da.
Hiroo Kanamorik asmatutako momentu magnitude eskala printzipio honetan oinarritzen da eta lurrikara handien arteko alderaketa egiteko erabiltzen da.