Moroso (Valderredible)
Moroso gaur egun hustua dagoen Valderredible araneko herria da, Kantabrian (Espainia). 1.065 metrotan dago, erkidegoko garaienetariko bat izanik.[1]
Moroso | |
---|---|
gune populatua | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Kantabria |
Kantabriako udalerri | Valderredible |
Posta kodea | 39419 |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°51′20″N 4°06′35″W / 42.85542°N 4.10972°W |
Altuera | 1.065 m |
Demografia | |
Biztanleria | 0 |
Deskribapena
aldatuMoroso Costumbría errekaren ondoan eta aran txiki batean zegoen herria zen. Egun bertara ailegatzea ez da erraza; bide egokienak Valdeprado del Río edo Candenosatik ateratzen dira. Beste aukera San Cristóbal del Montetik da baina bidexkak ia desagertuak daude. Herrian hondakin batzuk besterik ez dira gelditzen, batez ere XV. mendeko San Lukas elizaren zimenduak. Garai bateko soroak eta larreak gaur egun basoak dira. Badago, bestetik, "Herri ustuen ibilbidea" (PR S34) Morosotik pasatzen dena.
Historia
aldatuMoroso nekazari herria zen, Oraindik XIX. mendean zazpi etxe eta 20 biztanle zituen. Herriko ekoizpen nagusiak garia, zekale, lekaleak eta patata ziren. Halaber, abeltzaintzak bere garrantzia bazuen: behiak, ahuntzak, zerriak, ehiza...[2]
Morosok Valldefrente aran osoak pairatu zuen fenomeno bera ezagutu zuen, migrazioarena alegia. Fenomenoak XX. mendeko 60 eta 70 hamarkadetan larritu zen, batez ere goiko aldeetan eta, ondorioz, komunikazio okerragoak zeuzkaten herrietan. Morso antzeko prozesua Candenosa, Rasgada, Arantiones, Coroneles edo Cejancas herrietan eman zen. Antza, 1988an oraindik herriaren aztarnak ikus zitzakeen baina handik aurrera harri eta harlandu gehienak beste eraikuntzetan erabili omen ziren. 2001an ia ez zen hormarik gelditzen.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Garaienena Candenosa da, 1150 metrotan.
- ↑ Pascual Madoz: Diccionario geográfico-estadístico-histórico de España y sus posesiones de Ultramar
Kanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz):http://www.valderredible.es/situacion.asp
- (Gaztelaniaz):Ibilbidea Morosotik.