Morroko Hiru Errege Magoen gaztelua1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Morroko gaztelua.

Mota Kulturala
Irizpideak iv, v
Erreferentzia 204
Kokalekua  Kuba
Eskualdea2 Latinoamerika/Karibe
Koordenatuak 23°09′02″N 82°21′24″W / 23.15056°N 82.35667°W / 23.15056; -82.35667
Izen ematea 1982 (VI. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Morroko Hiru Errege Magoen gaztelua (gaztelaniaz: castillo de los Tres Reyes Magos del Morro) Habanako hiru gotorleku garrantzitsuenetariko bat zen, La Fuerza gaztelua eta San Salvador de la Punta gazteluarekin batera. Hirurak hiriaren defentsarako oinarria ziren eta horrela ageri zen hiriaren armarrian.

Historia

aldatu

1555ean Jacques de Sores kortsarioak Habana arpilatu zuen. Ondorioz, Filipe II.a Espainiakoak, hiria hobeto babesteko, gaztelu hau eraikitzeko agindua eman zuen. Lanak Battista Antonelli ingeniari militarrak zuzendu zituen. Gaztelu honen funtzioa San Salvador de la Punta gazteluaren osagarria zen, hau da, badiaren sarrera babestea; helburu horrekin, garai kolonialean, gaztelu batetik bestera gauero 250 metroko kate bat jartzen zuten, badiaren sarrera ixteko. Hasieratik eraikuntza polemikoa izan zen erabat eta altxatzeko prozesuan behin baino gehiagotan bertan behera gelditzeko arriskuan egon zen. Eraikinak bi baluarte ditu eta 1762an, ordea, 44 eguneko setioa jasan ondoren, gotorlekua erori zen Ingalaterrako armadaren aurrean.

1763an berreraikia, 1764an dorrea itsasargi bilakatu zen.

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Idea 1
idea 1