Muga dibergentetan bi plakak bata bestearengandik bereizten dira eta euren artean lurrazal berria sortzen da azpian dagoen magmaren solidifikazioaz. Plaken arteko muga dibergenteen sorrera puntu hirukoitzetan puntu bero (hotspot) bati loturik egon ohi direla uste da. Puntu hauetan astenosfera beroa igotzen da zelula konbektibo handien ondorioz eta honek mugimendu zinetiko bat sortzen du, litosfera apurtuz.

Gorriz muga dibergenteak munduan

Muga mota hauek ugariak dira eta ozeano erdiko gandorra osatzen dute adibidez Ozeano Atlantikoan edo Ozeano Barearen Ekialdean. Afrikako Rift Haran Handia ere mota honetakoa da. Muga dibergenteak faila zona masiboak sortzen dituzte, zabaltzea euren artean ez baita uniformea. Hori dela eta lekuetan non zabalkuntza handiagoa den beste batean baino faila transformakor bat sortzen da euren artean. Hauetan sortzen dira, batez ere, ozeanoetan gertatzen diren lurrikarak. Itsaso hondoko mapa bat hartuko bagenu estruktura karratu bat ikusten da, ardatz nagusi batekiko perpendikularrak diren lerroekin, hau zabalketa gune nagusia eta faila trasnformakorrak dira. Plaken arteko mugetatik geroz eta urrunago joan, orduan eta hotzagoa izango da plaka eta sakonera handiagoa egongo da, kontrakzioagatik eta subsidentziagatik.

Ozeano erdiko gandorretan aurkitu zen teoria frogatzeko ebidentziarik handienetarikoa, itsasoak handitzen zeudela frogatzen baitzen. Airetik egindako ikerketa geomagnetikoek egitura arraro bat erakutsi zuten, magnetismoa aldatzen zela ikusten baitzen, baina modu simetriko batean. Egitura hau erregularegia zen kasualitate bat izateko eta horregatik magnetismoan ematen diren aldaketak denboran zehar sortuak egon behar zirela argi zegoen. Alde bakoitzean zegoen arrokaren adina aztertuta teoria konprobatu zen.

Plaken arteko muga dibergenteen artean sorturiko egitura geologiko nagusiak rift kontinentalak eta ozeano-gandorrak dira.

Rift kontinentalak

aldatu
 
Riftaren eratze prozesua

Lurra "pangea" zen garaitik orain dagoen bezala egotera pasarazten garrantzi handia izan duten fenomenoak dira riftak. Hasiera batean lurraren zati kontinental osoa bat zen, riften bidez ordea ozeanoak sortu ziren. Bi plaka kontinental bata bestearekiko kontrako norabidean mugitzen direnean sortzen dira riftak. Hauek aktiboak non estentsio-eragina desagertu ez den eta lurrikarak, failak eta noiz behinka sumendi erupzioak ohikoak izaten diren edo ez aktiboak izan daitezke. Azken hauek ez dute estentsio indarrik jasaten iada. Ozeanoak fenomeno honen bidez sortuak dira non aktibo egon den denbora oso luzea izan den. Riften bilakaeran zehar egitura eraldatu egiten da, estreinako urratsetan riftek izan dezaketen geometriak ez du zerikusirik amaieran izango dutenarekin. Ondoren, egiturarekiko zehar-ebaki perpendikularrez baliatuz rifta zabaltzen joango da alde banatako plakak banatzen doazelarik. Bitarteko urratsa adieraz dezaketen riften artean, Europako ipar-mendebaldean kokatzen den aktibitaterik gabeko Ipar Itsasoko rifta eta aktiboak diren Ipar Amerikako Basin &Range lurraldea eta Afrikako ekialdeko rifta (2.irudia) aurkitzen dira.

 
(2.irudia) Afrikako ekialdeko rifta

Rift egituretan azken urteetan burututako ikerketa zehatzek iradokitzen dute faila normal planarrak (sakonerarekin failen okerdurak ez du aldaketarik jasaten) zein faila normal listrikoak (sakonerarekin failen okerdura gutxitu egiten da) agertzen direla. Faila listrikoen mugimenduaren eraginez, gaineko blokeak progresiboki kulunkatu egiten dira, zenbat eta failaren desplazamendua handiagoa izan, kulunkamendua ere handiagoa da.

Riften ezaugarri litologikoak

aldatu

Riftetako prozesu sedimentario eta igneoek arroka-elkarte sedimentario eta igneo propioak eratzen dituzte.

·Prozesu sedimentarioak

aldatu

Riftetan arrunta da depresioak eta eremu goratuak tartekatzea. Depresioen izengeologikoa rift-arroa da, eta bertan inguruko lurralde goratuetan higatutako metakinakpilatzen dira. Rift-arroetan subsidentzia oso azkarra denez, milioi urte gutxi batzuetan metatutako sedimentuen lodiera zenbait kilometrotakoa izan daiteke. Rift-arroetako metaketa-sekuentziak aztertuz gero, arroaren bilakaera osoa zehaztasun handiarekin deskriba daiteke.

Riften hasierako uneetan, izan dezaketen sakonera itsas-mailaren gainetik dagoela eta bertan pilatuko diren higakinak klastiko ez-itsastarrak izango dira. Piskanaka itsas-mailatik gora dagoen harren lakuak eratuz joan ohi dira eta hauek gazikarak izan daitezke. Beraz riften eraketa prozesuaren hasierako sekuentzia sedimentarioa, batez ere, legar lodiekin eta berauekin tartekatutako harearri gorri eta lohi-harriekin eratuta dago. Prozesua aurrera joan ahala subsidentzia gero eta handiago izaten joango da rift-arroa itsas-mailaren azpitik kokatuz. Oraindik ordea arroaren sakonera oso handiegia ez eta ur gehiegirik gabekoa denez lurralde lehorretan ebaporatzeko aukera izaten da. Kasu hauetan ura itsasokoa bada, ur hori gainsaturatu egiten da gatza (batez ere halita, igeltsua eta anhidrita) metatuz. Ebaporazio prozesua behin baino gehiagotan errepika daitekenez gatzen metaketa sekuentzia lodia izan daiteke eta hasiera batean zeuden higakin klastikoak estalita geratuko dira. Estentsioa denboran zehar luzatuz gero rift-arroak zabalera eta sakonera handiagoa lortuko du eta azkenean lurrazal ozeanikoaren sorrerarekin kontinentearen apurketa gauzatuko da. Eratutako ozeanoen metakin itsatarrek (kareharriak, hareharriak eta arbelak) aurretik zeuden ebaporitak estaliko dituzte

·Prozesu bolkanikoak

aldatu

Rifting prozesuan zehar litosfera luzatu eta mehetu egiten den bitartean, azpiko astenosferaren presio litostatikoa gutxitu egiten da. Astenosferako deskonpresioa tenperatura egonkorrean gertatzen denez (> 1.280 °C) bertako peridotiten fusio partziala hasten da. Era horretan sortutako magmak mafikoak dira. Magma mafikoek gaineko litosfera baino dentsitate txikiagoa dutenez, gorantz abiatzeko joera izango dute. Magmen goranzko bidaia ez da, hasieran pentsatzen zen bezala, rifta mugatzen duten failetatik zehar egiten eremu nahiko trinkotuak direlako. Badirudi magma rift-arroaren erdian sortzen diren arraildura bertikaletatik zehar igotzen dela, dikeak eratuz. Arraildurak lurraldean nagusi diren estentsio-indarren eraginez sortzen dira, baina zabaldu eta handitu egiten dira magmarenpresioarengatik. Sarritan, arrailduren artean azaleratutako magmen kopuru nagusia xurgatzen duen arraildura bat dago, eta horren gainean eratzen da sumendia. Afrikako ekialdeko riftaren ertzetik 100km-ra kokatuta dagoen Tanzaniako Kilimanjaro sumendia da azken honen adibide nagusia. Astenosferan sortutako magma kopuru bat lurrazalaren azpian pila daiteke (magmatic underplating) izenaz ezagutzen den prozesuaren bitartez. Lurrazalaren azpian pilatzen ez dena sumendietatik azalera daiteke lurrazala zeharkatuz, edo bidean gelditu. Lurrazalaren azpiko pilaketa magmatikoa garrantzitsua da lurrazal kontinentala sortzen duelako, baina hau ikertzea oso zaila da, material horiek ez direlako azaleratzen. Aldiz, lurrazalean barneratutako arroka igneoak ugariak dira eta arroka hauek izaera basaltikoa dute.Riftaren azpiko astenosferan sortutako magma mafikoek tenperatura handia dute (1.100-1.200 °C), eta lurrazal kontinentalean magmen pilaketak gertatuz gero, inguruko arroken fusio partziala eragin dezakete. Lurrazal kontinentaleko arroken fusio partzialak magma feltsikoak sortzen ditu.

Gandor-ozeanikoak

aldatu
 

Gandor edo dortsal ozeanikoak izatez riften fenomeno antzekoak dira, desberdintasuna da hauek itsasoan gertatzen direla, bi plaka ozeanikoren artean. Bi plaken arteko puntuan altxamendua gertatzen da tartetik astenosferatik datorren magma kanporatzen eta solidifikatzen delarik. Horrela ozeanoak zabalduz doaz urteak aurrera joan ahala, albo banatan dituen kontinenteak urrutiratzen direlarik. Hau da gaur egun Ozeano Atlantikoan gertatzen ari dena duela 180milioi urte ingurutik, Afrika eta Europa Amerikagandik urrutiratzen ari direlarik. Lurrazal ozeanikoa horrela, berrituz doa magma ateratzen doalarik eta horregatik esan ohi da lurrazal ozeanikoa kontinentala baino gazteagoa dela. Kasu batzutan gandorrak duen altuera dela eta itsas gaindikoa izan daiteke, horrela irla bolkanikoak eratuz Islandia esate baterako.

Ozeano-gandorrak 3 motatan bereizten dira zabalkuntza-abiaduraren arabera: zabalkuntza-abiadura motelekoak (1-5 cm/u), ertainekoak (5-9 cm/u) eta azkarrekoak (9-18 cm/u). Multzo bakoitzeko gandorren artean ezberdintasun nabarmenak daude topografian, arroken distribuzioan zein egituran.

Erreferentziak

aldatu

·Artikuluaren zati txiki bat erderazko wikipediatik itzulia da eta gainontzeko guztia Plaken Tektonika[1] liburutik harturiko informazioa da

  1. 1967-, Apraiz Atutxa, Arturo,. (2005). Plaka-tektonika : lurraren funtzionamendua ulertzeko teoria. Udako Euskal Unibertsitatea ISBN 8484380750..

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Done 1