Mull
Mull (ingelesez: Isle of Mull, Eskoziako gaeleraz: Eilean Muile) Eskoziako mendebaldeko kostaldean dagoen uharte bat da. Uharte honetako udalerririk populatuena Tobermory da.
Mull uhartea | |
---|---|
| |
Bertako izena | Isle of Mull / Eilean Muile |
Geografia | |
Kokapena | |
Uhartedia | Barruko Hebridak |
Azalera | 875,35 km2 |
Punturik garaiena | Ben More |
Politika | |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Lurraldea | Eskozia Argyll eta Bute |
Hiri populatuena | Tobermory |
Hiri populatuenaren biztanleria | 700 pertsona inguru |
Gizartea | |
Biztanleria | 2667 |
Talde etnikoak | Eskoziarrak: gaeldarrak eta anglosaxoiak. |
Info gehiago | Webgunea: http://www.tobermory.co.uk/ |
Geografia
aldatu875,35 km2-ko azalera du, aldiz, bere punturik garaiena Ben More (966 metro) mendian kokatzen da. Argyll eta Bute eskualdeko uharterik handiena da eta Barruko Hebridetako bigarrena, Skyeren ondoren.
Historia
aldatuK.a. 6000 urtetik hona populatua izan dela badakigu, menhirrak, brochak eta harrespilak aurkitu baitira. K.a. 600 et k.o. 400 artean gotorlekuak eta crannogak eraiki zituzten.
563an Kolunba Ionakoa iritsi zen Irlandatik eta kristautasuna zabaldu zuen, aldi berean uhartearen hego-mendebaldeko muturrean monasterio bat eraikiz. XIV. mendean, Uharteetako Jaunaren eskutan zegoen, baina 1493an, Uharteetako Jaurerriaren gainbeheran, McLean leinuak eskuratu zuen. 1681ean Campbell leinuak hartu zuen.
XVIII eta XIX. mendeetako Highland Clearances ("Lur Garaietako garbiketa") gertatu zenean populazioa 10.000 biztanletik 3.000 baino gutxiagotara pasa zen.
Ekonomia
aldatuXIX. menderarte jarduera ekonomiko nagusiak nekazaritza eta arrantza izan ziren, eta baita algen erreketa kelp hautsa lortzeko (xaboia eta beira lantzeko erabiltzen zen).
1964an moila berria eraiki zen Tobermoryn eta turistak etortzen hasi ziren. 1990tik aurrera ekoturismoa bultzatu da.
Ondasun nabarmenak
aldatuIruditegia
aldatu-
Tobermoryko portua
-
Landa
Kanpo estekak
aldatu- Tobermory udalerriko webgunea (Ingelesez)